akatsak / iradokizunak inprimatu
Goure jaun aphescupia
Izenburua:
Goure jaun aphescupia
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
604-608

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Goure jaun aphescupia

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Goure jaun aphescupia, diocesaco princia

 çuc guidatcen deicuçuna, erlegione saintia

 Indigneric eguindeçut, bi versseten houncia

 Nahis hes felicitatu, çuc ukhen verthutia.

 

 2.

 

 Sorthu cinco Rhodasen, seme aitama noublen

 Han ouhoures eta hounes,lehenac ciradinen

 Bena çu oro utciric, aphestera jouan cinen

 Nahiz jesusen seguitu, eta apostolien.

 

 3.

 

 Çu cira aphescupu, içana icentatu

 Jesus Christec bere hitça, gutan beitcian coumplitu

 Haregatic bere hounac, çutianer quitatu

 Ehunetacous haboro, beitceren prornetatu.

 

 4.

 

 Aphes cinen demboran, etçuçun erresouman

 Chucenago çabilanic, hayec behar erreglan

 Hits saintiac pheredica, eta espaçunin han

 çoure khorpitça mortifica, egoites erretretan.

 

 5.

 

 Aphes hounac dirade, avis hounic emaile

 Munduco houn plazer eta, ouhoures cassu gabe

 Caritatous esti prudent, umil, ounest eta sobre

 Mounseignur verthute hoyes, çu doraturic cirade.

 

 6.

 

 Içan bacina errouman, cinen beçala Bayonnan

 Etchekiten çunialaric, hebenco counduta han

 Cardinale cinatian aspaldico demboran

 Eta benturas jarriric, aita saintiren caideran.

 

 7.

 

 çoure bihotça bethi, duçu gincouareki

 Nahis baten cerbutçatu, eta cerbutcheraci

 Etcirade ocupatcen, çu deuses hares baici

 Spiritu Saintiaren, suya beita çoureki.

 

 8.

 

 Moun seignur ceren ciren duçuna hainbeste souein

 Goure salva erasteco, çoure dioceseignen

 Guida hounic dericuçu, herietat igorten

 Hambat gaisto gouretaco, espatugu sinhesten.

 

 9.

 

 aphescuputus guerosti, egoncira goureki

 gure erlegionia, beituçu dobleraci

 çuc eman tuçun avises, eta eman eraci

 çoumbat arima estiçu, celian sareraci.

 

 10.

 

 moun Seignur orai ere, çu ebilten cirade

 gente gasten confirmatcen, hen jarerasten sage

 cerco houra esatoki, hartcen balin badie

 spiritu saintiaren, dohainac beitutie.

 

 11.

 

 perssona comfirmatiac, beguira hartu graciac

 houra gomendatcen deicie, cien aphescupiac

 houra guidaturic beita, spiritu saintiac

 nahi luke guidaguinçan, haren guisa guciac

 

 12.

 

 meunseignur noula beita, oro çuc duçun buta

 gente salveraci nahia, etcitiala floucha

 gouretçat othoi eguiçu, eskitçan mundic troumpa

 çoureki ikhousgutçatçun, celian çoure troupa.

 

 13.

 

 ene sujet perfeita, diocesaco aita

 handen caritatousena, çoure perssouna beita

 hari gomendatces deiçut, houncen asken versseta

 ni beçain malerous denic, mundu hountan espeita.

 

 14.

 

 jabec fraudas bost etchalte, ditacie evaxi

 hen changriac hoguei ourthes, herraturic etcheki

 espeitut beste secoursic, gente hounena baici

 hartacos cerbait nahi nuke çoure escu saintuti.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu