akatsak / iradokizunak inprimatu
Khantoren khantatzeko
Izenburua:
Khantoren khantatzeko
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
436

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Khantoren khantatzeko

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Khantoren khantatzeko bada süjet berri,

 Urdiñarben diela hüllan ükhen xagri;

 Prima batek eresi funts bat berririk,

 Kreanzier zaharrek abantzü ideki.

 

 2.

 

 Omize gañetik Urdiñarbera

 Jaun gazte bat juan da espusatzera;

 Xalanda zahar bat oposatzera,

 Berak eraman dizü sakolan papera.

 

 3.

 

 Espos horrek letera jaun erretorari:

 Musde Behiagoitik hau deizü igorri;

 Haren arrapostia huntan da ageri,

 Zure espusatzia etzeitala sori.

 

 4.

 

 Espos horrek behala, süiet zian bezala,

 Jaun erretorak ziala traditü gisala,

 Jakin balü zer eman zeion sakolala,

 Urthukiren ziala ühaitzian behera.

 

 5.

 

 Espos hori behala zaldiz hiriz hiri

 Arranjü egitera andre zaharreki;

 Diharü franko bazizün sakolan iruski,

 Prima kuntentatü, bena dihariak ützi.

 

 6.

 

 Prima horrek bazizün ordian bihotz min,

 Haren marraketarik aisa dügü jakin;

 Bi hogei ezteliar jarririk mahañin,

 Eta harek arratsen senharrik ez ohin.

 

 7.

 

 Basila Olivero, entzün dit batzare

 Zük badüzüla bost-pa sei amore;

 Ni edireiten nüzü batere bat gabe,

 Bat eman izadazüt khantoren iornale.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu