akatsak / iradokizunak inprimatu
Montebidorat juailiak
Izenburua:
Montebidorat juailiak
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
444-446

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Montebidorat juailiak

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Bi versseten hountceco dembora dut hartcen

 Uscal herri gucian, nahis khantaditcen

 Montevidorat dira hanits aviatcen

 Bere khartiel houna, beitie kitatcen

 Eta gaistouagouan, fortuna tchekatcen.

 

 2.

 

 Hauda uscaldunaren sistima tristia

 Hurrunian beitie bere sinhestia

 Oustez aisago eguin han aberastia

 Deus estien lekian, cer aperentcia

 Horida arrantçura larrerat jouitia.

 

 3.

 

 Suget falssu elibat, gitençaitce hanti

 Nahis gente eroztes, cerbait irabaci

 Guero hayec laydatcen, herria askarki

 Nahis ahal beçain bat eraman hebenti

 Bere fortunac behar hec eguin simpleki.

 

 4.

 

 Aita etamer deitce haurrac galerasten

 Hastençaitcen phuntian, cerbaiten eguiten

 Oustes fortunen tcherkha, dutie igorten

 Beren etchen beharrac, beiteitce emaiten

 Haurren gaiski eçartez, berac gaiski jarten.

 

 5.

 

 Aytama hourac dira, eçarten nigarrez

 Haurrac haboro ikhous, estitcen beldurrez

 Trete hec hitc emaiten, khountu hartcera hez

 Lehen etceiskitcenac, saleraci urhez

 Saleracitcen deitce, ordian gueçurrez.

 

 6.

 

 Haur gacho houracdira itchassouan sartcen

 Bere galerasliac, guidataco hartcen

 Mountevidora ordoun, guero hec kitatcen

 Ordian hasten dira, bihots min eguiten

 Ceren bere aitamac, kitatu jutien.

 

 7.

 

 Goure ayta estia, joure haurregaty

 Odola ichourtera, çunikina utci

 Guc dugun estatia, ounssa baceneki

 Fi gasto eguiteco, baçunuke aski

 Gu traditu gutien, traidore hegati.

 

 8.

 

 Goure ama trendia, guc utcia etchen

 Goure abiatcian, bihots min eguiten

 Egun goure plagniac, Baçuntu entçuten

 Noula çoure utcia, dugun deithoratcen

 Nahigo guntukeçu ikhoussi ehorsten.

 

 9.

 

 Ecin bicis guirade, jarritic esclavo

 Etchen guntialarik, guc beharrac oro

 Anayac guirade eçari soldado

 Arreben estatia, aldis tristiago

 Haren ayphatciaçait, hayen phartes laido.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu