akatsak / iradokizunak inprimatu
Bi berseten eguitez
Izenburua:
Bi berseten eguitez
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
458-460

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Bi bersetan eguitez

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Bi berseten eguitez nahi dut khountatu

 Apphecec noula tien coblaric troumpatu.

 Khantore eguitez gutie manhatu,

 Nahiz Montebidorat jouailic desgoutatu,

 Era prima hitzaman hobenari phaku.

 

 2.

 

 Bersoulariac oro guinandian ari

 Khantore composatcen, nahiz prima hori.

 Appheçac beikuntian guero hen jujari;

 Goure berset hobenac hec beren eçari,

 Eta hitzaman prima eraman gouri.

 

 3.

 

 Jaun apphez abill hayec cer dire pphensatu?

 Gouri hatzaman koblac besteri ceditu:

 Intertan hec hatzaman ordian bi pphaku

 Uscal herico lehen poeta famatu

 Secula bersebat ecindina formatu.

 

 4.

 

 Prima eraman duçun jaun apphez adreta

 Eta çu famaturic eçari poeta,

 Ciberouao haurequin ez koblakan jokha

 Eci hourac estira cirequin gal lotxa,

 Bacinandie ere biac Archipretra.

 

 5.

 

 Etchahon Ciberouan, Athillo Laphourdin,

 Burugaguy direnac, khantore eguitin,

 Espeikirade beldur apphecik jindadin

 Eraman deikienic hartan Uscal herin,

 jokhaturen deregu hec plazer direnin.

 

 6.

 

 jaun apphez baten da hanitch itchoussi

 Bassa kobla hountcia urguillia gati

 Kantica eguitia liçate hen propi.

 Hartaco baçunie espiritu aski

 Ordian çunukie bai prima merechi.

 

 7.

 

 Prima dian appheça estut icentatsen,

 Noun dagouen erretor, ez noun sorturik den,

 Bena bai Eliçalat douenian, erraiten,

 Has dadin hobequi han ppheredicatsen.

 Espeitu poeta denez eracousten.

 

 8.

 

 Celhabe Bardoceco apphez arnegata,

 Apphecec goure coblac çouri eman, eta

 Jari içan cira coblarien aita

 Bena janen çunin guicenago sopa

 Hartu ukhen baçunin haiec dien plaça.

 

 9.

 

 Harriet çu cirade seminarin jale

 Bena etcirade houn coblarien juge,

 jujatu beitutuçu çuc bersetac hobe

 Chainkhu cirenac, arrimuric gabe,

 Hen eguilic beitsiren çoure adiskide.

 

 10.

 

 Berset hoiec eguin tut jaun apphecen countre,

 Nahi bada debotac dutudan net maite:

 Bena arropa houra dinac behar luque

 Erhokeriac utsi, ukhen qualitate,

 Mundiri eracoutsi ukeiten berthute.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu