akatsak / iradokizunak inprimatu
Musde Chaho
Izenburua:
Musde Chaho
Sinadura:
Topet, Pierre (Etxahun)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Topet, Pierre

Argitalpena:
Euskera.
Urtea:
1969-1970
Argitalpenaren urtea:
Alea:
Orrialdea:
578-582

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Musde Chaho

 

Topet-Etchahun, Pierre

 

 1.

 

 Barcocheric Bayonara jouitez, hountcen dut bi cobla,

 Nahiz hayez felicitatu mousde Chaho han den houra,

 Haren ezpiritia banu, eguin beïnirio aïsa.

 

 2.

 

 Haür naiçula, mousde Chaho, dutudana phenac oro;

 Hounac, emaztia galdu-tit, eta ouhouria guero,

 Hayen ebaslec, oguen gabe, etcheki beïnaye presou.

 

 3.

 

 Eguin dit hanitch khantore, azken hountic aldiz çoure,

 Nahiz imprima ditçaztatçun, jar nadin hayen salçale,

 Bicia irabaz - deçadan, eçari gabe eskele.

 

 4.

 

 Mousde Chaho Atharratce, adinez cirena gazte,

 Bena ezta çaharric ere, dinic haboro, jakite,

 Ez gente talent handietan, dinic haïnbeste berthute.

 

 5.

 

 Abill, eïger, ezpiritous dena da usin handiou,;

 Bena, çu, dohain hayegati, etcirade fantesious,

 Umil, afable cira eta, behardenian, corajous.

 

 6.

 

 Adina çaiçu goratcen, ezcountciaz ez ohartcen,

 Coure ezpiritu ounestac beiteiçu luça-erazten,

 Areta berhaiñ bacenakike, çuç, dama gazter minçatcen.

 

 7.

 

 Çu cira guiçon gaztia, malerouseren eztia;

 Çoure ezpiritiren famac harturic dena francia,

 Deputatu icentatceco, cirena listan hartia.

 

 8.

 

 Çuc duçu dembora bethi, praüber nahiz eguin hounki,

 Aberats noublec beikutie gente chehia iretsi,

 Her hounki eguin nahiz duçu, cargu hartcia ounhetsi.

 

 9.

 

 Lehen ere cinatin çu, Chaho, içan deputatu;

 Bena botçac gorde ceïtcien, hanti tuntien traditu,

 Aphécéc eta gente noubléc beïtcien hori caüsatu.

 

 10.

 

 Aphécéc etçutie, çu, nahi eguin deputatu;

 Entçunic nahi deitceçula, hayen arrandac tchipitu,

 Lotsa beitira oillo saldac bohardeikien mancatu

 

 11.

 

 Cargulant, noubliac ere, Chahoten countre dirade,

 Gente chehiac jan beharra, hen gagec behar beytie,

 Eta harec tchipiraciren, houra sinhesten badie.

 

 12.

 

 Parisen tie carguti, deputatiac idoki,

 hayetan beïtcen hanitch handi, tchipen contreric elkhi,

 Bonapartec igorri dutu, eguin beïtere ederki.

 

 13.

 

 Oraï behar beïtugu, deputaatiac berritu,

 Uscal-Herrico gentic oro, nahi çutiet othoïtu;

 Cargulant, noubler ez rantierer, eztela behar fidatu.

 

 14.

 

 Botçac eman-itçatcie, praubic dutiener maïte,

 Eci hourac içanen-dira gente chehiaren althe,

 Chaho députatu baledi, houra hen hala liçate.

 

 15.

 

 Uscal Herrico gentia, impot injustos bethia,

 Eguicie mousde Chahori, cien botcen emaïtia,

 Harec eraguinen -daricu, goure phetchen tchipitcia.

 

 16.

 

 Nahi-bada Bonaparte içan gente chehen althe,

 Mousde Chaho mintço-datinin, hari beha laket-date,

 Eztate honra handi, nouble, goure jale-hen ahalke.

 

 17.

 

 Mousde Chaho behar duçu, aldi hountan carguin sarthu,

 Bestela Uscal-Herri hounec, behardu dupe baratu

 Behar beïtuke aberatsen injusticier pharatu.

 

 18.

 

 Cargulant, noublic dirade, dienac sobera gage,

 Gente cheche miserablia, aldiz hayen phacaçale,

 Ezpaçutugu secours gueï; baï bethi içanen ere.

 

 19.

 

 Gente chehéc behar dugu, gincouari gomendatu,

 Eta Chahoren deputatu igaraïtia galthatu,

 Bestela handier esclabo behar-dukegu baratu.

 

 20.

 

 Berset hoyec citit-eguin, nahiz deputatu citin,

 Çoureki nahi beïninçate Parisera ni ere gin

 Ene hounen errenderaztia, Bonaparti çutçaz galtheguin.

 


akatsak / iradokizunak inprimatu