Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketaren finala izango da larunbatean

Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketaren finala izango da larunbatean
Maiatzaren 8an jokatuko da Arabako kuadrilla arteko bertso txapelketaren final handia Gasteizko Kakiturri-Ehari taldearen eta Aramaio taldearen artean.

Finala Gasteizko Landatxo kantxan izango da bazkari eder baten ostean, egun osoko plana prestatu baitu Arabako Bertsozale Elkarteak: goizez triki-poteoa, 14:00etan herri bazkaria eta bazkalostean, 17:30ean hasita, bertso saioa.

Sarrerak eskuragarri dituzue www.bertsosarrerak.eu atarian.

Belfasteko Bertso Dinnera Hitzetik Hortzeran

Belfasteko Bertso Dinnera Hitzetik Hortzeran
Itzela atera da Belfasten hirugarrenez egin duten bertso dinnera. Jon Maiak eta Maialen Lujanbiok ez dute bakerik izan Irlandan elkartutako bertsozaleak txaloka eta bibaka jarri arte. Saioa grabatzera joandako lantaldearekin Belfasten izan dira Hitzetik Hortzerak bertso dinnererako lehiaketan irabazleak eta bete-beteko asteburua izan dute.

Asteko beste saioa, akademikoagoa, EHUren Leioako kanpusean Andoni Egañak, Maialen Lujanbiok, Xabi Payak, Beñat Gaztelumendik eta Amets Arzallusek egindakoa. Gaiak jartzen, maixua, Joxerra Gartzia.

Zuri-beltzekoan Lazkao Txikik haurraren negarrari Elgoibarren kantatutakoak. Zapping-ean Joxan Ormazabal omenduko du programak, zegamarrak bertsolaritzari eta, oro har, literaturari eta ahozkotasunari emandakoa aitortzeko.

Hitzetik Hortzera, ostegunean, 22:00etan, ETB3n eta ostiralean, 18:15ean, ETB1en. Sarean, noiznahi, www.eitb.com-en.

Bertsolaritza irakasle lan poltsa osatzeko deialdia

Bertsolaritza irakasle lan poltsa osatzeko deialdia
Bertsozale Elkarteak irakasle lan poltsa osatu nahi du, hezkuntza arautuan, bertso-eskoletan eta jarduera osagarrietan sor litezkeen beharrei erantzuteko.

Interesa duenak curriculum vitae-a bidali behar du, irakasle lanean aritu nahi lukeen herrialdeko Elkartera.

Aurkeztu dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Aurkeztu dira Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak
Zeanurin hasi eta Bermeoraino, Zierbenatik pasauta, Bizkaiko kaleak bertsoz janztera gatoz beste behin be. Bertsoz bertso, eskualdez eskualde, pintzeladaz pintzelada, Bizkaiko bertsogintzaren hormairudia osatuz.

Zazpi eskualde ziranak zortzi bihurtu dira. Kolore-abanikoa zabalduz. Bertso-eskoletan eta hezkuntza arautuan urteetan egindako lanak fruituak emoten jarraituten daualako. Ipar-Uribe zana Uribe-Butroe eta Uribe-Kosta eskualdeetan banatu da. Enkarterrin be hamabi bertsolarik emon dabe izena aurton. Egutegia:
- Maiatzak 9: ARRATIAKO FINALA Zeanuriko Kultur Etxean.
- Maiatzak 16: LEA ARTIBAIKO FINALA Berritxuko Saizarren pabelloian.
- Maiatzak 22: URIBE BUTROE FINALA Derioko Gurea aretoan.
- Maiatzak 23: BILBOALDEKO FINALA Arrigorriagako Lonbo Aretoan.
- Maiatzak 29: DURANGALDEKO FINALA Berrizko Frontoian.
- Ekainak 5: ENKARTERRIETAKO FINALA, Zierbenako frontoian.
- Ekainak 12: URIBE KOSTAKO FINALA, Algortako Villamonteko kultur etxean.
- Ekainak 13: BUSTURIALDEAKO FINALA Bermeoko Antzokian.

Ordua: Zapatuetako saioak 18:00etan eta domeketakoak 17:30ean.

http://www.bizkaikotxapelketa.biz/

Ikastetxeak bertsotan jaialdiak Gipuzkoan

Ikastetxeak bertsotan jaialdiak Gipuzkoan
Ikasturtean zehar bertsolaritzaren inguruan egindako lana erakutsi asmoz antolatu ditu Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak aurten ere jaialdiak. Herriari irekiak dira saioak, herri bakoitzeko ikastetxeak elkarrekin oholtza, frontoi, areto edo plazaren baten elkartu eta urtean zehar egin duten lana borobilduz ikuskizun bat eskaintzea da asmoa.

Maiatzaren 3an izango dira lehen jaialdiak, eta ekainera arte luzatuko dira. Guztira 70 jaialdi Gipuzkoako 45 herritan banatuta. Jaialdi horietako protagonistak Gipuzkoako ikastetxeetako 113 taldetan banatuta dauden 8030 ikasle izango dira. Gehientsuenak Lehen Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailan diharduten ikasleak dira, hala ere bertan izango dira gaztetxoagoak edo DBHko talde batzuk ere.

Bertso kritika Errenterian

Bertso kritika Errenterian
Bertso Kritika jardunaldia antolatu dute Lau haizetara elkarteak eta Xenpelar Bertso Eskolak maiatzaren 7rako.

Arratsaldeko 7etan Joxerra Gartziaren "Bertsoa eta komunikazioa" hitzaldia izango da Xenpelar Etxean eta ondoren, gaueko 23:00etan, bertso saioa Arkaitza tabernan. Kepa Isasi gai-jartzailearen esanetara arituko dira Arkaitz Oiartzabal, Joxe Munduate, Arkaitz Estiballes eta Haritz Casabal.

Plazatik Gaztetxera

Plazatik Gaztetxera
Datorren ostiralean, maiatzaren 7an, hasiko da "Plazatik Gaztetxera" bertsolari gazteen txapelketaren IX. edizioa.

Mutrikuko Bertso eskolak eta bailarako hainbat gaztetxek, elkarlanean, plazetan tokirik ez zuten bertsolari gazteei kanturako aukera bat eskaini asmoz eta bertsoa gaztetxeetara eta jende gaztearengana gerturatzeko antolatu zuten orain bederatzi urte lehenengo aldiz.

Debako, Soraluzeko, Mendaroko eta Elgoibarko gaztetxeek antolatu dute aurtengoa.Lehendabiziko kanporaketa Debako gaztetxean jokatuko da datorren ostiralean, 22:30ean. Hau da bertsotan aritu den seikotea: Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal, Asier Aspiroz, Irati Erkizia, Maddi Gallastegi eta Beñat Iguaran.

Hurrengo kanporaketak Soraluze, Mendaro eta Elgoibarko gaztetxeetan izango dira, maiatzaren 14an, 21an eta 28an, hurrenez hurren. Afaria 20:30ean izango eta saioa 22:30ean. Finala Mutrikun jokatuko da ekainaren 5ean.

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Arabako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Gazteen mailako kanporaketak lagun artean burutuko dira maiatzaren 15ean (Agurainen) eta 21ean (Gasteizen, Amurrion eta Aramaion). 24 gaztek eta 15 haurrek hartuko dute parte.

Finala maiatzaren 29an, izango da, Legution, Arabako bertso-eskolen egunaren baitan. Egitaraua:

-11:30ean, txikien taldekako finala Kultur etxean. Gasteiz, Aramaio eta Legutioko bertso-eskolen artean.
-14:00etan bertso-eskolen bazkaria herriko plazan.
-17:00etan handien mailako finala kultur etxean.
Ubidean Arabako bertsolari gazteen topaketekin amaituko da asteburua.

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa

Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa
Apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 26a bitartean gauzatuko da Nafarroako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren baitan bertso paper lehiaketa.

Bertso-paper lehiaketaren sari banaketa ekitaldietan 14 urte artekoan bat-bateko lehiaketaren kanporaketak jokatuko dira eta 14 urte artekoan bat-bateko txapelketaren finala ekainaren 5ean izango da Larraintzarreko eskolan.

14-18 urte bitartekoen bat-bateko txapelketaren finala maiatzaren 28an izango da Berako kultur etxean arratsaldeko 18:00etan.

Abian da Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketa

Abian da Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketa
Idatzizko kanporaketak maiatzaren 3tik 12ra bitartean gauzatuko dira hainbat herritan. Finala maiatzaren 14an izango da Gernikako Seber Altube ikastolan.

Bat-bateko kanporaketak maiatzaren amaieran jokatuko dira. Maiatzaren 25ean, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 14 urtera artekoak arituko dira. Maiatzaren 26an, Markinako Kultura aretoan, 15-16 urte artekoak eta maiatzaren 27an, Odarroako Zubi Zahar ikastolan, 17-18 urtekoak. Saio guztiak arratsaldeko 15:00etan izango dira.

Bat-batekoen finala ekainaren 4an izango da Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan, goizeko 11:00etan hasita.

Gipuzkoako Eskolarteko 30. Bertsolari Txapelketa

Gipuzkoako Eskolarteko 30. Bertsolari Txapelketa
Neska-mutilek bertsolaritzaren iragaskuntzan egindako ahalegina plazaratu asmoz 30. aldiz antolatu du Ikastolen Elkarteak. Bi maila izango dira, gaztetxoak (14 urte artekoak) eta helduak (14-18 urte artekoak) eta lau kanporaketa eta finala jokatuko dituzte:

Kanporaketak:
- Apirilak 30, Hernani, Biteri kultur etxean, 15:00etan.
- Maiatzak 7, Azkoitia, Xabier Munibe Ikastolan, 15:00etan.
- Maiatzak 14, Arrasate, Arizmendi ikastolako Gaztelupe gunean, 15:00etan.
- Maiatzak 21, Ordizia, Jakintza Ikastola eta Herri Antzokia, 15:00etan.

Finala: maitzaren 28an, Lezoko Bekoerrota Udal Kiroldegian, 16:00etan.

Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa

Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoa
Maiatzaren 3an abiatuko da iparraldeko bertsulari gazteen xapelgoaren hamazazpigarren edizioa.

Haurren mailan (14 urte artekoak) bi kanporaketa jokatuko dituzte taldeka. Maiatzaren 3an, Kanboko Errobi ikastolan izango da lehenengoa arratsaldeko 15:00etan hasita. Maiatzaren 4an izango da bigarren kanporaketa Ortzibarreko Ikastolan, 15:00etan. Finala ekainaren 3an izango da Hazparneko Mendealan, 10:30eatik aurrera.

Gazteen mailan (14-18 urte artekoak) banaka lehiatuko dira eta bi kanporaketa eta finala izango dituzte. Maiatzaren 15ean izango da lehenengo kanporaketa Baigorriko Bixentenian 16:00etan hasita. Bigarren kanporaketa maiatzaren 22an izango da Azkaingo gaztetxean 16:00etatik aurrera. Finala maiatzaren 29an, Baionako Kalostrapean, 17:30ean.

Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen Berripapera :: 2010eko maiatza Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen Berripapera :: 2010eko maiatza
Algortako bertsolari eskolak kudeatzailea behar du Algortako bertsolari eskolak kudeatzailea behar du
Curriculum Vitaea bidaltzeko epea: maiatzaren 10a.
Xabier Munibe bertso paper lehiaketa abian da Xabier Munibe bertso paper lehiaketa abian da
Lanak maiatzaren 7a bitartean aurkez daitezke. Hona hemen sariketari buruzko informazioa.
A G E N D A
maiatza
al
ar
az
oe
oi
la
ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            
Bertso saioa
kultur etxea, LASARTE-ORIA.
2010-05-08, Iluntzean

Ikusi berriak

 

Babeslea:

eun grupo - Innovación en Sistemas de Archivo y Almacenaje

 

Euskaraz bai

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra