Logotipo gipuzkoakultura
2010(e)ko maiatzaren 7, ostirala

gipuzkoakultura.net gaur

JARDUERAK

Eduardo Pascualen gitarra kontzertua KMKn

Eduardo PascualAstelehenean, maiatzak 3, gitarra kontzertua egongo da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Areto Nagusian VIII. Hondarribiko Nazioarteko Gitarra Jaialdiaren harira. Eduardo Pascual Díez gitarra jotzaile famatuak Scarlatti, Bach, Giuliani eta beste askoren lanak joko ditu. 19:30ean da hitzordua.

 "Eduardo Pascualen gitarra kontzertua KMKn" osorik irakurtzeko

 

Javier Ortizen omenaldia, hilaren 30ean

Javier OrtizDuela urtebete, 2009ko apirilaren 28an, Javier Ortiz kazetari donostiarra hil zen Madrilen. Alternatiba taldeak proposatuta, hilaren 30ean omenaldia egingo diote 19:00etan KOLDO MITXELENA Kulturunean. Omenaldia Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Foru Aldundiak antolatu dute.

  "Javier Ortizen omenaldia, hilaren 30ean" osorik irakurtzeko

ERAKUSKETAK

Badoaz legio britainiarreko ilustratzaileak

Basque Sketches erakusketako irudiakLegio britainiarreko ilustratzaileek maletak egin eta datorren apirilaren 30ean, KOLDO MITXELENA Kulturuneko Ganbara utziko dute. Basque Sketches, ilustratzaile militar britainiarrak lehen karlistadan erakusketa bisitatzeko aukerarik izan ez baduzue, aprobetxatu azken egun hauek.

 "Badoaz legio britainiarreko ilustratzaileak" osorik irakurtzeko

LIBURUTEGIAK

Zinema beltza II

Zinema beltzaZinema beltzak zale ugari ditu mundu osoan zehar. Hori dela eta, maiatzaren 10etik 15era zinema beltza izango da KOLDO MITXELENA Kulturuneko Fonotekako zinema saioetako protagonista.

  "Zinema beltza II" osorik irakurtzeko

ONDAREA

Urreiztieta familiak Untzi Museoari egindako dohaintza

Romanita ontziaLide Urreiztietak Ramonita itsasontzia irudikatzen duen argazki koloreztatuaren dohaintza formalizatu du. Argazkia XX. mendearen lehen herenekoa da. Berez, argazkia Untzi Museoaren bildumakoa da 1995a ezkero. Urte horretan Itziar Urreiztietak, Lideren aitak, museoari eman zion dokumentua gordailu gisa.

 "Urreiztieta familiak Untzi Museoari egindako dohaintza" osorik irakurtzeko

ARGITALPENAK

Musika, dantza eta literatura GipuzkoaKulturan

GipuzkoaKultura telebista saioaOstegunero bezala, GipuzkoaKultura telebista saioa kulturan barrena bidaiatu da. Eresbil, Dantzaz konpainia eta Artelekuko irakurketa taldeak izan dira azken asteko protagonistak.

 "Musika, dantza eta literatura GipuzkoaKulturan" osorik irakurtzeko

GIPUZKOA ATZO ETA GAUR

 
Licencia Creative Commons. Pulse aquí para leerla
2010 Kultura eta Euskara Departamentua- Gipuzkoako Foru Aldundia.
Para conectar con nosotros mediante skype pulse aquí
Logotipo Gipuzkoa.net. Pulsar para ir a la página de Gipuzkoa.net