Auñamendi Eusko Entziklopedia, Euskal Herriko tradizio, gaurkotasun eta geroaren arteko zubi-lana betetzea duen egitasmoa da. Egitasmoa, bai, baina errealitatea ere bada eskaintzen dituen 150.000 artikulu edo ahotsen eskutik. Jakintza-eduki horien artean, iraganeko hainbat erreferente zein gaurko gizartearen premiak asetzea bilatzen duten eduki berriak aurki daitezke, horiek guztiak kalitate, berrikuntza, pluraltasun, irekitasun eta eleaniztasunaren irizpideek markatzen duten iparrerantz abiatuta.