 |
|
|
Enkarterrietako finala jokatuko da datorren larunbatean
Zierbenako frontoian izango da 18:00etatik aurrera. Bertan arituko dira Bizkaiko Txapelketaren zuzeneko txartela eskuratu nahian Aingeru Basterretxea, Aitor Arrutia, Idoia Anzorandia, Imanol Arruti, Ion Barrocal eta Jokin Castaños bertsolariak Aitor Gorostiza gai-emailearen aginduetara. |
|
 |
|
|
Hodei Barrosorentzat Mutrikuko kanporaketa
Maiatzaren 21ean jokatu zen IX. Plazatik Gaztetxera txapelketaren hirugarren kanporaketa Mendaroko gaztetxean. Afaririk egin ez zen arren, 60 bat gazte bertso gosez hurbildu ziren, eta giro polita sortu zen aretoan.
Hodei Barroso izan zen bertsolari guztien artean nabarmendu zena, bertsoak osatzeko duen erraztasunagatik eta kantatzeko lasaitasunagatik eta ekainaren 5ean finalean kantatzeko txartela eskuratu zuen.
Hurrengo saioa datorren ostiralean, maiatzak 28, Elgoibarko gaztetxean izango da. Afaria 20:30ean eta saioa 22:30ean. Bertsolariak: Xabat Galletebeitia, Toko, Mikel Artola, Mikel Olaizola, Ane Labaka eta Izar Mendiguren.
Finala Mutrikun jokatuko da ekainaren 5ean. |
|
 |
|
|
www.gaijartzailea.com berritua
Bi urteko ibilbidean aurrera egin eta eraberrituta dator gaijartzailea.com ataria. Bertsotarako gaien datubase erraldoia da. Bertan Euskal Herriko txapelketa guztietako, jaialdietako, saio berezietako, bertso afarietako eta bestelako saio askotako gaiak arukituko dituzu. |
|
 |
|
|
15.556 ikaslek landu dute bertsolaritza ikastetxetan Bertsozale Elkartearen eskutik
Bertsozale Elkarteak bertsolaritza lantzeko ikasturte osoko proiektua eskaintzen du ikastetxetan.
Proiektuan 300 ikastetxek eta 15.556 ikaslek hartu dute parte bukatzear den ikasturte honetan. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan hedatutako proiektua da.
Ikasturtean zehar egindako lanaren erakusgarri, haurrek prestautako emanalditxoekin bertso jaialdiak eskaintzen ari dira ikastetxe eta herrietan, maiatza eta ekainean zehar.
Gipuzkoan "Ikastetxeak Bertsotan" izeneko 70 jaialditan 8.030 haur igoko dira oholtzara. Iparraldean "Bertsulari Ttiki Egunak" 20 ikastetxe eta 500 haur elkartuko ditu ekainaren 3an. Bizkaian 4.900 ikasleren eskutik 35 "Kantaldi" eta ikastetxeen arteko 6 "Topaketa" ospatuko dira. Araban "Topaketetan "750 ikasle eskualdeka elkartuko dira eta Nafarroan 1.414 ikaslek hartu dute parte Bertsopaper Lehiaketan eta honi lotutako 5 saio egin dira. |
|
 |
|
|
Bertsolantegia 2010: ekainaren 30etik uztailaren 2ra Eibarren
"Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa." izeneko ikastaldia antolatu du Bertsozale Elkarteak Udako Euskal Unibertsitatearekin elkarlanean. Helburu nagusia bertsoaren alderdi komunikatibo zenbaiten kontizentzia hartzea eta perfekzionatzea da. Andoni Egañak, Xabi Paiak, Jon Maiak, Ander Lipusek eta Joxerra Garziak eskainiko dute hiru eguneko ikastaroa.
Matrikula epea maiatzaren 10etik ekainaren 20ra luzatuko da. Udako Euskal Unibertsitatearen webgunean egin behar da matrikula: www.ueu.org |
|
 |
|
|
Abian da Bizkaiko Eskolarteko XXVII. Bertsolari Txapelketa
Idatzizko kanporaketak maiatzaren 3tik 12ra bitartean gauzatuko dira hainbat herritan. Finala maiatzaren 14an izango da Gernikako Seber Altube ikastolan.
Bat-bateko kanporaketak maiatzaren amaieran jokatuko dira. Maiatzaren 25ean, Bermeoko Eleizalde ikastolan, 14 urtera artekoak arituko dira. Maiatzaren 26an, Markinako Kultura aretoan, 15-16 urte artekoak eta maiatzaren 27an, Odarroako Zubi Zahar ikastolan, 17-18 urtekoak. Saio guztiak arratsaldeko 15:00etan izango dira.
Bat-batekoen finala ekainaren 4an izango da Bilboko Indautxuko "El Carmen" aretoan, goizeko 11:00etan hasita. |
|
|
|
 |
 |
A G E N D A
|
 |
|
|