Udaberria dantzan, Donibane Lohizuneko karriketan

Argitaratua: oraintxe

Joan den igande honetan aurtengo Udaberria Dantzan ospatu da arrakasta handiz Donibane Lohizuneko karriketan barrena. Dantza ekitaldi hau urtero ospatzen dute eta antolatzailea Begiraleak elkartea izaten da. Donibane Lohizunen besta ainitz badira ere, hauxe izaten da donibandarrek gehien maitatzen dutenetako bat eta herria kolorez, dantzaz, soinuz eta euskaltasunez janzten du urtero.

Hizkuntz eskubideen bortxaketak salatuz 227 dozierra zabaldu zituen iaz Behatokiak Ipar Euskal Herrian

Argitaratua: 17 ordu eta 09 minutu

Hizkuntz Eskubideen Behatokiak 2009ko urteko txostena aurkeztu du gaur Baionan. Behatokiko zuzendari berriak, Garbiñe Petriatik, legediaren faltan urraketen betikotzeko arriskuaz oharrarazi du. Iparraldean Beharkoriaren arduradunak, Ione Josiek, bere aldetik, hiru lurraldetan Euskararen Telefonoa zerbitzuaren erabilpena emeki-emeki gora doala eta, aitzineko urtearekin aldenduta, dozierrak 171tik 227ra pasatu direla nabarmendu du. Aitortza ofiziala baitezpadakoa dela egungo egoera gainditzeko azpimarratu dute.

Hirurogei urtez gorderik izan diren altxorrak ezagutzeko parada daukate ikusleek Plaine D'Ansot natura gunean

Argitaratua: 2010-06-07 11:08:23

Hirurogei urte itxaron behar izan dira Baionako Historia Naturaleko Museoak dauzkan altxorrak ezagutzeko. 1856an Ulysse Darracq naturalista eta bildumagileak sortu zuen museoa. Santespiritu auzoan kokatu zuen hasiera hartan, eta ondotik, Baionako auzo gehienetan finkatuz joan da urtez urte. Dominique Gibaud-Gentillie Baionako zinegotziak bultzaturik museoak biltzen dituen 20.000 pieza horiek publikoari zabaltzea erabaki du Herriko Etxeak Plaine d'Ansot deitu natura eremuan kokagune berezi bat eraikiz. Iragan larunbatean zabaldu ditu ateak museo berria.

Paueko Auzitegiak Aurore Martinen aurka Madrilek aurkezturiko euroagindu eskaera atzera bota du

Argitaratua: 23 ordu eta 29 minutu

Paueko Auzitegiak Aurore Martin Batasuneko mahaikidearen kontra ezarritako auroagindua atzera bota du. JUjearen esanetan, Madrilgo Auzitegi Nazionalak aurkeztu eskaera ez du sostegu nahikorik. Auzitegiak Martin Espainaratzeko eskaerari muzin egitea berri pozgarria dela aitortu du Xabi Larralde Batasunako bozeramaleak. Izan ere, hamarnaka militante espetxera bidali dituztela edo auzitegiaren jomugan direla lan politikoa egiteagatik gogora ekarri du. Baionako Prefeturaren aitzinean bildutako eragile ezberdinen aitzinean honako prozedurekin behingoz bukatzeko mobilizatuak jarraitzeko deia egin du Larraldek.

Anzaren hilotza identifikatzeko inkestarik ez zela egin baieztatu du Tolosako prokuradoreak

Argitaratua: 2010-06-07 14:41:47

Okzitaniako Tolosako morgea berriz ere zurrunbiloan dago. Jon Anzaren hilotza bertan agertu zenetik 3 hilabete igaro direnean, oraingoan Rangueil-eko gorputegian atxikitzen zuten hildako batekin identifikazio akatsa egin dutela eta, horren ondorioz, nahigabe familia batek bere gertukoarena ez zen gorpuari lurra eman diola plazaratu dute bertako hedabideek. Hala ere, Michel Valet prokuradoreak, morge horretan egun gordetzen dituzten identifikatu gabeko gorpuei buruz mintzo zelarik, beste aitorpen interesagarria egin du. Bere erranetan, Anzaren gorpua kasik urtebete igaro zen «kasuari buruz ikerketarik burutu gabe».

Sei urteren buruan, buruz buruko xapelketaren finalean sartu da Xala

Argitaratua: 2010-06-07 11:32:22

Xalak 22 eta 14 irabazi du Asier Olaizolaren aurka larunbatean Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatu duten buruz-buruko txapelketaren aurreneko finalerdia. Biak urduri eta biak ezinean. Azkenean Xala hobeto aritu da eta finalerako txartela lortu du. Igandean jokatutako bigarren finalaurrekoa Juan Martinez de Irujok erdietsi du, Patxi Ruizi finalerdia 22-6 irabazita Eibarren. Ekainaren 20an izanen da finala.

Palestinar herriarekin elkartasunean manifestazioa egin dute Baionan

Argitaratua: 2010-06-06 17:33:52

Euskal Herrian zehar mobilizazioak egin dituzte Israelgo Armadak giza ekintzaileen aurkako buruturiko azken erasoa salatzeko. Gazarekin Elkartasuna ekimenak antolaturik, Baionan, manifestazioa egin dute iragan larubatean. Ehun bat lagun elkartu dira Herriko Etxea eta Merkatuaren artean murgildu den protesta honetan. Euskal Herriko beste hainbat tokitan mobilizazioak egi dituzte baita ere.