Nafarroa Beherea

Wikipedia(e)tik

Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Nafarroa Beherea
Baxenabarre

Nafarroa Behereko bandera
Bandera
Nafarroa Behereko armarria
armarria
Hiriburua Donibane Garazi
Herritarra iparraldeko nafar, baxenabartar
Nafarroa Beherea Euskal Herrian.png
Antolaketa
Estatua
Eskualdea
Departamendua

Frantzia
Akitania
Pirinio Atlantikoak
Eremua 1.325 km²
Biztanleria 28.000
Dentsitatea 22 bizt/km²
Nafarroa Beheraren mapa fisikoa
Donibane Garazi eta Errobi gaineko zubia

Nafarroa Beherea edo Baxenabarre[1] Euskal Herriko zazpi lurraldeetako bat da. Administrazioari dagokionez, Akitania (Frantzia) eskualdeko Pirinio Atlantikoak departamenduko (64) eta Baionako barrutiko zati da.

Hiriburua Donibane Garazi bada ere, Donapaleu eta Baigorri bera baino populatuagoak dira.

Eduki-taula

[aldatu] Izena

Herrialde honek bi izen izan ditu, Nafarroa Garaitik banatu zenetik:

"Nafarroa Beherea" izen jasoa da, "Axular"rek 1643an lehenbizikoz erabilia. Eta ahozko izena "Baxenabarre" da (ez "Behenafarroa" edo "Baxenafarroa"), Joanes Peruskik 1664an egin gutun batean lehenbiziko aldiz agertua. Hau, gaskoierazko izenaren aldaera litzateke. Beraz, euskal testuetan "Baxenabarre" izenaren agerrera "Nafarroa Beherea" baino 21 urte berriagoa da bakarrik. Sabino Aranak bere Euzkeldun Batzokijen estatutuetan Benabarre deitu izan zuen.

Euskaltzaindiak bi izenak onetsi ditu.

[aldatu] Ingurune naturala

[aldatu] Mendiak

Sakontzeko, irakurri Nafarroa Behereko mendiak.

Okabe (1.466 m) lurraldeko tontorrik altuena da, Txardeka (1.440 m) bigarrena eta Urkulu (1.419 m) hirugarrena izanik.

Mendi hauek Mendebaldeko Piriniotan kokatuta daude eta Nafarroa Garaiaren mugan daude gehienak.

[aldatu] Ibaiak

Sakontzeko, irakurri Nafarroa Behereko ibaiak.

[aldatu] Historia

Sakontzeko, irakurri nafarroako Erresuma.

Baionako apezpikuarekin lotuta zegoen gehienez (Amikuze ordea Akitzerekin). Nafarroa Beherea 1530. urtea arte Nafarroa Garaiarekin bat egina zegoen, Nafarroa bakarra osatuz.

[aldatu] Banaketa administratiboa

Sakontzeko, irakurri Nafarroa Behereko eskualdeen zerrenda eta Nafarroa Behereko udalerrien zerrenda.
Nafarroa Beherea.png

Lurraldea 6 eskualdetan banatzen da:

Administratiboki 7 kantonamendutan banatuta dago, horietako hirutan Lapurdiko udalerriak ere barne dituztela eta beste batean (Donapaleukoan) Zuberoako mugan egonda.

Udalerri nagusiak hauexek dira:

  1. Donapaleu (1.701 biztanle 1999an).
  2. Baigorri (1.525 biztanle).
  3. Donibane Garazi (1.417 biztanle).
  4. Bidaxune (1.066 biztanle).
  5. Donazaharre (880 biztanle).

[aldatu] Kultura

[aldatu] Hizkuntza

Euskararen erabilera (behe-nafarrera) oso zabaldua dago, lurraldeko 28.000 biztanletatik 17.000 euskaraz mintzatzeko gai dira, %61a. Iparraldeko bigarren lurraldea euskararen erabilerarekiko, Zuberoaren atzetik, %64a.

Identitateari dagokionez, Baxenabarreko %63 euskaldun jotzen du bere burua, %9ak neurri batean eta %24a ez du euskalduntzat jotzen bere burua.

[aldatu] Literatura

[aldatu] Musika

[aldatu] Bertsolaritza

[aldatu] Antzerkia


[aldatu] Hedabideak

[aldatu] Festak

[aldatu] Erreferentziak

  1. Euskal Onomastika Datutegia Nafarroa Beherea

[aldatu] Kanpo loturak