Hemen zaude: Hasiera L.H. Zikloak Sarbide proba

Sarbide proba

 

 

Erdi mailako sarrera proba

 

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) graduatu titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Erdi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:

Sarrera-probako edukiak

 

Probaren zatiak Oinarrizko gaitasunak Erreferentziazko gaiak
1. Soziolinguistika
  • Komunikazio linguistikoa
  • Soziala eta herritarra
  • Euskal Hizkuntza edo Gaztelania eta Literatura
  • Gizarte-zientziak
  • Herritartasunerako eta Giza Eskubidetarako Hezkuntza
2. Matematika
  • Matematika
  • Matematika
3. Zientifiko-teknikoa
  • Jakintza eta mundu fisikoarekiko elkarrekintza
  • Natur Zientziak
  • Teknologia

Sarrera-probarako salbuespenak

 

Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.

Libre geratzeko arrazoia
Libre dagoen zatia
Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana
Zati guztiak
Goi-mailako Lanbide Heziketan sartzeko proba gainditu izana
Zati guztiak
Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak gainditu izana
Zientifiko-teknikoa
Erdi mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gainditu dituztenek
Zientifiko-teknikoa
Probak ospatzerakoan Lan Hastapeneko 2.mailan matrikulatuta egon eta kurtsoa gainditu dutenek (salbuespen hau, 2008. eta 2009an bakarrik)
Zientifiko-teknikoa
Profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea
Zientifiko-teknikoa
Gutxienez lanaldi osoko urtebeteko lan-esperientzia edo lanaldi horren baliokidea egiaztatzea
Zientifiko-teknikoa
Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko Komunikazio atala eta Gizarte atala gaindituta izatea (modulu boluntarioa)
Soziolinguistika
Helduen Hezkuntzako edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko atal Zientifiko-Teknologikoa gaindituta izatea (modulu boluntarioa)
Matematika eta zientifiko-teknikoa

 

Erdi-mailako zikloa gainditu ondoren, eta sarrera-proba baten bitartez, Goi-mailako Heziketa Zikloetara sar zaitezke (begiratu Goi Mailako Heziketa Zikoan sartzeko baldintzak Proba bidezko sarreraren bidez).

 

 

Goi mailako sarrera proba

 

Batxilergo titulua ez baduzu edo beste ikasketa edo titulazio baliokideren bat ez baduzu, eta Goi-mailako Heziketa Zikloa egin nahi baduzu, sarrera-proben bitartez sartu ahal izango zara ikasketa horietara:

  • Gutxienez 19 urte izan beharko dituzu proba egiten den urtean, edo
  • 18 urte beteta izan edo proba egiten den urte naturalean bete eta Lanbide-arlo bereko —edo arau bidez ezarritako kideko lanbide-arloetako— erdi-mailako teknikari titulua eduki beharko duzu, eta
  • urtero deitzen den proba gainditu beharko duzu.

Probaren helburua da Batxilergoaren helburuei dagokienez zure heldutasuna egiaztatzea eta Goi-mailako Heziketa Zikloari dagokion lanbide-arloan dituzun gaitasunak egiaztatzea.

 

Sarrera-probako edukiak

Lanbide-arlo bereko zikloetara sartzeko aukera emango dizuten hainbat aukera eskaintzen dira proban. Hori dela eta, zuk egin nahi duzun ziklora sartzeko berariazko zatiaren probara aurkeztu beharko duzu.

Probaren zatiak Oinarrizko gaitasunak Erreferentziazko gaiak
1. Zati komuna
  • Jakintza instrumentalak
  • Euskal Hizkuntza edo Gaztelania eta Literatura
  • Matematiketako funtsak
2. Berariazko zatia
  • Lanbide arloko jakintzak
Eranskinean* proposatzen diren hiru gaietako bi aukeratu beharko duzu.

 

Eranskina

Goi mailako Heziketa zikloetara sartzeko probaren berariazko zatirako erreferentziazko gaiak eta Lanbide Arloak.

AUKERAK LANBIDE-ARLOA BATXILERGOKO
ERREFERENTZIAZKO GAIAK
 A AUKERA
• Administrazioa eta kudeaketa
• Merkataritza eta marketina
• Ostalaritza eta turismoa
• Kultur eta Gizarte Zerbitzuak
• Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa))
A aukerako gaiak
• Enpresaren ekonomia
• Atzerriko hizkuntza
• Filosofia eta herritarrak
 B AUKERA
• Informatika eta komunikazioak
• Eraikuntza eta obra zibila
• Fabrikazio mekanikoa
• Instalazioa eta mantentzea
• Elektrizitatea eta elektronika
• Zura, altzariak eta kortxoa
• Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntzako zikloa izan ezik)
• Arte grafikoak
• Garraioa eta ibilgailuen mantentzea
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta
ehuna hobetzeko prozesuak izan ezik)
• Irudia eta soinua (ikus-entzunezkoen produkzioa izan ezik)
• Energia eta ura
• Erauzketa-industriak
• Beira eta zeramika
B aukerako gaiak
• Marrazketa teknikoa
• Industria-teknologia
• Fisika
 C AUKERA
• Kimika
• Gorputz- eta kirol-ekintzak
• Itsasoko eta arrantzako jarduerak (akuikultura-hazkuntza)
• Nekazaritza
• Elikagaien industriak
• Osasuna
• Irudi pertsonala
• Segurtasuna eta ingurumena
• Ehungintza, jantzigintza eta larrugintza (larru-zurraketa eta ehuna hobetzeko prozesuak)
C aukerako gaiak
• Lur- eta ingurumen-zientziak
• Kimika
• Biologia

 

 

Sarrera-probarako salbuespenak

Begira iezaiozu ondoren gaineratu den taulari, eta egiaztatu ezazu sarrera-probako zatiren batez libre gera zaitezkeen.


Libre geratzeko arrazoia
Libre dagoen zatia
Unibertsitatera sartzeko 25 urtetik gorakoentzako proba gainditu izana
Zati komuna eta berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den teknikari titulua edukitzea
Berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den profesionaltasun-egiaztagiria edukitzea, biko edo gehiagoko gaitasun-maila
Berariazko zatia
Hautatutako aukerarekin lotzen den urtebeteko
lan-esperientzia egiaztatzea
Berariazko zatia
Goi-mailako titulu bateko gaitasun unitatearekin loturiko bi modulu gaindituta edukitzea
Berariazko zatia

 

Aukeretako baten sarrera-proba gainditu baduzu, beste aukeretako edozeinen zati komunaz libre egongo zara.

Goi-mailako zikloa gainditu ondoren, beste ikasketa batzuk aukera ditzakezu:
• Goi-mailako beste Heziketa-ziklo batzuk.

• Aukeratutako lanbideari lotutako unibertsitate-ikasketak.

• Sarrera-probaren bidez, gainontzeko unibertsitate-irakaskuntzetara.

 

Probaren prestaketa

  

IKASTETXEA ZATI OROKORRA A AUKERA B AUKERA C AUKERA
Uni Eibar-Ermua BHI

X

 X

X

 X

Armeria Eskola GLHBI

X

 

 
Mutrikuko BHI

X

   
Easo Politeknikoa GLHBI

 X

 

Zubiri-Manteo BHI

 X

   
Meka GLHBI

X

Miguel Altuna GLHBI

 X

     
Usurbil GLHBI

 X

     
Tolosaldea GLHBI

X

     
Bidasoa GLHBI

X

     
Hernani BHI

X

     
Don Bosco GLHBI

X

     
Aretxabaleta GLHBI

X

     

 

 * Probaren prestaketarako matrikula epea Irailean da.

 

Plazak gordetzea

Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztien %25 gordeko zaizkio. Plaza horiek guztiak ezin badira bete probatik datozen ikasleekin, soberan direnak zuzeneko sarrerakoei gehituko zaizkie.

 

2010eko deialdia

 

*Epeak

 

Izen ematea

2010eko maiatzaren 10etik 18ra Euskal Autonomia Erkidegoan heziketa-zikloak ematen dituen ikastetxe batean. Matrikula egitean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dira. Tasen ordainketaren azken eguna maiatzaren 21a izango da.

 

Salbuespenen behin-behineko ebazpena eta proba egiteko onartu eta baztertutako lagunen zerrenda 2010eko maiatzaren 31n argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI (Felipe IV ibilbidea, 1, Donostia).

 

Salbuespenen ebazpenari eta onartu eta baztertutako lagunen zerrendari erreklamazioak jartzeko epea ekainaren 7a arte (12:00ak arte) luzatuko da.

 

Heziketa zikloetarako sarbide probak egiteko izena emanda duen ikasleren bat erdi mailako ziklo bat edo hasierako lanbide kualifikazioko programa bat egiten ari bada, behin-behineko ebazpenean eskatu dizkioten salbuespenei buruzko dokumentuak aurkeztu ahal izango ditu ekainaren 7a arte (12:00ak arte).

 

Ekainaren 10eko 12:00etan argitaratuko dira proba egiteko onartu eta baztertutako lagunen eta salbuespenen behin betiko zerrenda. 

 

Probak

2010eko ekainak 17 eta 18 Bilbao Exhibition Centre, Euskadi etorbidea z/g. Ansio, Barakaldo. Pabilioiak zehazteke daude.

 

Erdi mailako sarrera proba

- Soziolinguistika eta matematika: Ekainaren 17a: 16:00

- Zientifiko teknikoa: Ekainaren 18a: 16:00

 

Goi mailako sarrera proba

- Zati komuna: Ekainaren 17a: 16:00

- Zati espezifikoa: Ekainaren 18a: 16:00

 

Proben emaitzak

2010eko ekainaren 28ko 12:00etan argitaratuko dira IEFPS Easo GLHBI ikastetxean (Felipe IV ibilbidea, 1, Donostia).

 

Une horretatik hasi eta ekainaren 29ko 12:00ak arte zabalik egongo da erreklamazioak egiteko epea probaren emaitzak argitaratu diren ikastetxean.

 

Erreklamazioen gaineko ebazpena 2010eko ekainaren 30eko 11:00tan argitaratuko da probaren emaitzak argitaratu diren ikastetxeko iragarki-taulan.

 

Proba guztiak gainditu dituzten ikasleek egiaztagiriak eskura ditzakete 2010eko ekainaren 28tik aurrera, emaitzak argitaratu dituen ikastetxeko idazkaritzan. Proben zatiren bat bakarrik gainditu dutenek, berriz, ekainaren 30etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte gainditutako zatiaren edo zatien egiaztagiriak. 

 

* Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-behineko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

2009ko deialdia

 

 * Emaitzak

 

Onartuen, ez onartuen eta salbuespenen ebazpenaren behin-betiko zerrendak

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Kalifikazioen behin-behineko zerrenda

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

 Kalifikazioen erreklamazioen ebazpena

 

Erdi mailako sarbide proba

Goi mailako sarbide proba

 

Dokumentuaren akzioak