Hemen zaude: Hasiera Zer da Ikaslan

Zer da Ikaslan

Ikaslan Gipuzkoa, Gipuzkoako Lanbide Heziketako Ikastetxeen Zuzendarien elkartea da, 22 ikastetxez osatua.

Ikaslanek bere bazkideen beharrak eta helburuak lortzen lagungarri izan daitekeen erakundea izan behar du. Era honetan, bazkideei eskeintzen dien zerbitzuak ahalik eta balio erantsi handien lortu behar du.

Horretarako interes taldeak identifikatu eta hauekin ahalik eta harreman estuenak mantentzen izango du helburu.

Lanbide Heziketako ikastetxe publikoentzat malgutasunez eredu izan behar du kalitatean eta berrikuntzan, aurre eginez egoera berriei.

aurkezpenmontajea

 

Proiektuak

Urte hauetan, Ikaslan Gipuzkoak Lanbide Heziketako erreferentea izatea lortu du, L.H.rekin zerekusia duten hainbat Admnistrazio, Elkarte enpresarial, sindikatu eta beste Lanbide Heziketako elkarteekin batera harremanak sendotuz.

Gaur egun urteko planean definitutako ekintzak lantzen ari gara Lanbide Heziketarekin zerikusia duten agente guztiekin (Lanbide Heziketako zuzendaritza, Lan Saila, Foru Aldundia, Adegi, Confebask, Ikaslan Bizkaia, Ikaslan Araba, Hetel, Bihe, AICE, Sindikatuak, Kalitatearen Agentzia, Leonardo Europear proiektuak, Euskalit, Hobetuz, INEM, Forcem, e.a.).

Urte hauetan Ikaslan Gipuzkoak bakarrik edo beste entitateekin batera hainbat proiektu martxan ipini eta gauzatzen ari da, besteak beste, Irakaslegoarentzako formakuntza, Laneki, Leonardo eta Erasmus, Adimen emozionala, Ekintzailetasuna, Hezkuntek...

Dokumentuaren akzioak