Proba Libreak
Teknikariaren edo goi-mailako teknikariaren titulua lortu nahi baduzu, gainditu nahi duzun/dituzun modulura/moduluetara aurkez zaitezke (nahi baduzu, prestakuntza-ziklo osora aurkez zaitezke), proba libre balia ditzakezu.
Erdi-mailako Heziketa Zikloak
- 18 urte izan beharko duzu, edo urte natural horretan 18 urte bete beharko dituzu, eta
- Ondorengo ikasketaren bat eduki beharko duzu:
- Bigarren Hezkuntza edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu titulazio izatea
- teknikari edo teknikari laguntzaile titulua izatea
- BBBko edo IEEko 2. maila gainditua izana
- Arte Aplikatu eta Lanbide Artistikoko 1963ko planeko ikasketen hirugarren maila gainditu izana. edo komunetako bigarren maila esperimentala
- Ikasketa-ondorioetarako goikoen baliokidetzat jo den beste ikesketaren bat gainditu izana
- Erdi mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
- Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
Goi-mailako Heziketa Zikloak
- 20 urte beteta izan beharko duzu edo proba egiten den urte naturalean, edo 19 urte baldin eta Teknikari titulua baduzu eta
- Ondorengo ikasketaren bat eduki beharko duzu:
- Batxilergoko titulua izatea
- Batxilergo Esperimentaleko bigarren maila gainditua izatea
- UBI edo Unibertsitate Aurrekoa gainditu izana
- Unibertsitate titulu bat edo pareko bat izatea
- Goi-mailako prestakuntza-zikloetara sartzeko probak gainditu izana
- Hogeita bost urtetik gorakoek unibertsitatean sartzeko duten proba gainditu izana
2009-2010. ikasturtean, LOGSE heziketa-zikloei buruzko probak baino ez dira egingo
- LOGSE heziketa zikloak edozein modalitatean hasi baina amaitu ez duten pertsonek titulua lortu ahal izan dezaten, teknikari eta goi mailako teknikarien tituluak lortzeko probetarako deialdiak egiten jarraituko da hala titulok ordezkatzen dituen LOEko heziketa zikloa ezartzen den ikasturtean nola hurrengoan.
Bi ikasturte horiek igaro ondoren, LOGSE zikloa proba libreetan eskaintzeari utziko zaio eta modulu guztiak gainditzea lortzen ez baduzu LOE titulu baliokidean jarraitu ahal izango dituzu ikasketak, eta legeriak jasotzen dituen gainditutako moduluen baliozkotzeetara jotzeko aukera izango duzu.
- LOE heziketa zikloak zuk egin nahi duzun LOGSE heziketa zikloa ez badu ordezkatu, eta sartzeko baldintzak betetzen badituzu proba libre balia ditzakezu.
- LOE heziketa zikloak LOGSE heziketa zikloak ordezkatzen dituenean, matrikulatu ahal izateko, egiaztatu egin beharko duzu aurretik dagokizun heziketa zikloan matrikulatuta egon zarela. Zikloa bukatzeko bi ikasturte izango dituzu.
Tituluak ordeztea ez da izen-aldaketa soila. Normalean modulu kopurua aldatu egiten da, baita horien edukia ere.
Tituluak ordezteak ez du esan nahi ordeztutako tituluak baliorik izango ez duenik, irakasteari uztiko zaiola baizik: ordeztutako titulua eta hura ordezten duena baliokideak dira ondorio guztietarako.
Matrikula epea
Matrikula 2010eko apirilaren 12tik 23ra bitartean egin beharko da. Matrikula balioa izan dezan, azterketa egiteko eskubideei dagokien tasa ordaindu beharko da. Azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna 2010eko apirilaren 30a izango da. Maiatzaren 5ean jarriko da ikusgai ikastetxeko iragarki oholean tasa ordaindu duten pertsonen zerrenda.
Probak 2010eko ekainaren 1etik 25era bitartean egin ahal izango dira, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen egutegira egokituz.