Usted está aquí: Inicio Beste Bideak Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura

Gaitasuna Egiaztatzeko Egitura

Lanean ari bazara edo aritu bazara eta zure lan-esperientzia aintzat hartzea nahi baduzu, Gaitasuna egiaztatzeko egituraren bitartez egiaztatuko dizute lan­ esperientziaren bitartez eskuratutako lanbide­gaitasuna —edo prestakuntzakoaz bestelako beste bide ez­formalen bitartez eskuratutakoa—

 

 Gaitasuna egiaztatzeko-Logoa— 18 urte izan beharko dituzu —edo urte natural horretan bete beharko dituzu—erdi­ mailako zikloetarako, eta 20 urte goi­mailako zikloetarako, eta ondoko betekizunetako bat, gutxienez (Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan agiria lortzeko baldintzak espezifikoak dira):

 

  • 2 urteko lan­-esperientzia, 1.200 lan-ordu, gutxienez, eta/edo prestakuntzako 200 ordu Hasierako Lanbide Prestakuntzako programetarako.
  • 3 urteko lan-esperientzia, 2.000 lan-ordu gutxienez, eta/edo prestakuntzako 300 ordu erdi mailako edo goi mailako zikloetarako.

 

 25 urte badituzu eta lan- eta/edo prestakuntza-esperientziako baldintzarik ezin baduzu egiaztatu, orduan Lanbide Heziketako Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak kasua aztertu, eta txostena egingo du. Txostena aldekoa bada, inskribatu ahalko zara.

  

Egiaztatzen diren Lanbide Arloak eta Heziketa Zikloak

 

LANBIDE ARLOA HEZIKETA ZIKLOA IKASTETXEA
 Administrazioa Administrazioa eta Finantzak (GM)

Miguel Altuna GLHBI

Zubiri-Manteo BHI

Meka GLHBI

Plaiaundi BHI

Tolosaldea GLHBI

Merkataritza eta Marketina Merkataritza-Kudeaketa eta Marketina 

Zubiri-Manteo BHI

Meka GLHBI

Plaiaundi BHI

Eraikuntza eta Obra Zibilak Obrak eta Planak Gauzatzea (GM) 

Donostiako Eraikuntzako LHI

Elektrizitatea eta Elektronika

Ekipo eta Instalazio Elektroteknikoak (EM)

Telekomunikabide eta Informatika-Sistemak (GM)

Erregulazio eta Kontrol-Sistema Automatikoak (GM)

 

Miguel Altuna GLHBI

Easo Politeknikoa GLHBI

Armeria Eskola GLHBI

Don Bosco GLHBI

Bidasoa GLHBI

Tolosaldea GLHBI

Usurbil GLHBI

Fabrikazio Mekanikoa

Mekanizazioa (EM)

Soldadura eta Galdaragintza (EM)

Mekanizazioaren Bidezko Produkzioa (GM)

 

Aretxabaleta GLHBI

Miguel Altuna GLHBI

Easo Politeknikoa GLHBI

Armeria Eskola GLHBI

IMH Makina Erremintaren Institutua

Don Bosco GLHBI

Bidasoa GLHBI

Tolosaldea GLHBI

Usurbil GLHBI

Ostalaritza eta Turismoa

Sukaldaritza (EM)

Jatetxe Arloa (GM)

Easo Politeknikoa GLHBI
Informatika Informatika-Sistemen Administrazioa (GM)

Zubiri-Manteo BHI

Plaiaundi BHI

Tolosaldea GLHBI

 
Ibilgailuen Mantenimendua

Ibilgailuen Elektromekanika (EM)

Karrozeria (EM)

Aretxabaleta GLHBI

Meka GLHBI

Don Bosco GLHBI

Produkzio Zerbitzua eta Mantenimendua

Makineria eta Linea-Eroanbideen Instalazioa eta Mantenimendu Elektromekanikoa (EM)

Hotz, Girotze eta Beroa sortzeko instalazioen Muntadura eta Mantenimendua

Armeria Eskola GLHBI

IMH Makina Erremintaren Institutua

Don Bosco GLHBI

Tolosaldea GLHBI

Usurbil GLHBI

  • ESKAERA EGITEKO EPEA

- 2009ko Irailaren 29tik urriaren 20ra

 

 

Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan

 

  • LANBIDE ARLOA: Zerbitzu soziokulturalak eta komunitatearentzako

 

  • LANBIDE-KUALIFIKAZIOA: Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan

 

  • GAITASUN ATALA:

- Pertsonei eta beraien inguruneari erakundeetan arreta emateko esku-hartzeak prestatzea eta laguntzea, diziplinarteko taldeak adierazi bezala

- Mendeko pertsonei arreta fisikoa ematea erakkundeetan

- Mendeko pertsonei arreta soziosanitarioa ematea erakundeetan

- Mendeko pertsonei arreta psikosoziala ematea erakundeetan

 

  • BALDINTZAK:

• 3 urteko lan­esperientzia, egiaztagarria, aitorpena eman nahi zaion Heziketa­ Zikloarekin lotua, edo

• aurretik lanbide­sektore horri dagozkion lanbide­ikasketak egin izanaren egiaztagiria eduki beharko duzu (ikasketa formalak direnean azkeneko 10 urteetan prestakuntza 300 ordu gutxienez)

 

  • IKASTETXEAK:

- Easo Politeknikoa GLHBI

- Aretxabaleta GLHBI

- Meka GLHBI

- Plaiaundi BHI

 

  • ESKAERA EGITEKO EPEA:

- Aurreinskripzio-epea: 2009ko Irailaren 11tik 28ra

- Inskripzio-epea: 2009ko urriaren 5etik 20ra

 

 

 

Acciones de Documento