Enplegurako Prestakuntza
Lanean edo langabezian zaudela, prestakuntzari eutsi nahi badiozu, lanbide-heziketak hartarako aukera ematen dizu, Enplegurako Lanbide Heziketaren bitartez. Enplegurako Lanbide Heziketak enplegurik gabeko langileentzako prestakuntza eta langile landunentzako prestakuntza hartzen ditu barnean.
Modulu Katalogoan oinarritutako prestakuntzak (tituluetan bildutako eta konpetentzia-atalei lotutako lanbide-moduluen eskaintzan oinarritua) lanbide-moduluak atalka edo zatika egiteko aukera emango dizu (iraupen txikiagoko prestakuntza-ataletan). Atal edo zati horien ziurtagiria* lortu ahal izango duzu, eta modulua osatzen duten zati guztiak (prestakuntza-atal guztiak, alegia) gainditzen dituzunean, egin duzun lanbide-moduluaren ziurtagiria lortuko duzu.
Prestakuntza hori kapitalizatu egin daiteke eta etorkizunean dagokion titulua lortu ahal izango duzu.
Gainditu gabe dituzun lanbide-moduluak gainditu nahi badituzu, "Teknikariaren eta Goi-mailako teknikariaren titulua lortzeko probetara" aurkeztu ahal izango zara, baldintzak betetzen ez badituzu ere**.
*Ziurtagiri hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan izango da baliozkoa
**Titulua eskatu nahi baduzu, hartarako eskatzen den titulazioa eduki beharko duzu edo sarbide-probak gainditua eduki beharko dituzu.
1. Lanean dauden langileei zuzendutako Lanbide Heziketa
Lanean ari diren langileei edo haien antolakundeei zuzendutako prestakuntzako planak edo ekintzak dira.
Ezaugarriak:
- Bertaratze bidezko modalitatea.
- Lanean ari diren langileei zuzendua.
- Doakoa.
- Nahitaez bertaratu beharra.
- Ordutegia: hitzartzeko.
- Kredituen araberako matrikula (lanbide-moduluen zatien araberakoa).
2. Langabezian dauden langileei zuzendutako Lanbide Heziketa
Berariazko lanbide-prestakuntzarik ez duten edo lana eskuratzeko behar besteko kualifikaziorik ez duten langile langabeei zuzendutako prestakuntza-ekintzak dira.
Ikastaro hauei esker, produkzio-sistemak eskatzen duen kualifikazioa lortu ahal izango dute, baita enpresetako praktiken bidez zuzeneko lan-esperientzia ere.
Ezaugarriak:
- Bertaratze bidezko modalitatea da.
- Doakoa da, 16 eta 65 urte artekoentzat.
- Nahitaez bertaratu behar da.
- Ordutegia: hitzartu egin behar da.
- Ikastaroen iraupena aldakorra da eta Administrazio autonomikoaren diru-laguntza dute, Europako Gizarte Funtsaren baterako finantziazioarekin.
- Lanerako Prestakuntza Zentroetan eta zentro laguntzaileetan ematen da.
- Nahitaez egon beharko duzu inskribatuta Euskal Lan Zerbitzuan (LANGAI, Lan Saila) eta Enplegu Bulegoan (INEM).