Usted está aquí: Inicio Leonardo / Erasmus Leonardo eta Erasmus

Leonardo eta Erasmus

Leonardo eta Erasmus programak, nazioarteko programak dira. Hasieratik hasi ginen IKASLANEKO ikastetxeak nazioarteko proiektuetan murgiltzen. Garai hartan eta 1993tik 1996ra PETRA izena zuen programaren bidez, lanbide heziketako ia 100 bat ikasleek izan zituzten lantokiko praktikak atzerrian egiteko aukera. 

1996ko urtean programak izena aldatu zuen eta LEONARDO lehenengo faseari ekin genion eta 2000. urtetik bigarren fasean ari gara. Denbora tarte honetan ikastetxeen interesa handituz joan da eta gaur egunean 25 bat ikastetxe biltzen gara, ia astero, gure proiektuak prestatzeko eta garatzeko.

Baina LEONARDO eta PETRA ez dira IKASLANeko ikastetxeen nazioarteko programa bakarrak izan. SOCRATES programaren bidez ikasleen elkartrukaketak asko izan dira. Azkenengo hamar urtetan 1000 ikasletik gora eta 60 irakasle baino gehiago joan dira herrialde desberdinetara proeiktuak garatzera.


Leonardo programa
Erasmus programa

Leonardo Programan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu beheko formularioa:

Leonardo Programari buruzko informazio gehiago:

Erasmus Programan parte hartu nahi baduzu, bete ezazu beheko formularioa:

Erasmus programaren inguruko informazio gehiago:

Acciones de Documento