Usted está aquí: Inicio Albisteak VI. UNI Encounter. Hazten eta Garatzen

VI. UNI Encounter. Hazten eta Garatzen

04/02/2010

IES Uni Eibar-Ermua BHI Ikastetxeak teknologia berrien inguruko jardunaldi informatikoak antolatu ditu urtarrilaren 29tik otsailaren 10era.

Uni Encounter VI-2010 teknologia berrien inguruko jardunaldi informatikoak dira. Ekitaldiek helburu tekniko eta dibulgaziozkoa dute, jolas-jarduerak albo batera utzi barik. Informatika gaietako adituek eskainitako hitzaldiez gain, tailer praktikoak zein sareko jokoen konpetizioak ere izango dira. Berebiziko garrantzia izango duen arloa Software Librearena eta honen eragin sozialarena izango da.

 

Helburu orokorrak

Teknologia berrien zaletasuna duten guztiek ikastetxeetako formakuntza akademikotik urrun dagoen modu ezberdin batez ikasi eta goza dezaten. Inguruko pertsonei teknologia berrien mundua hurbiltzea, euren alderdi teknikoa ezezik, dituzten erabilera on eta txarrak ere erakustea: gizarte-kontrola, askatasuna, alfabetatze teknologikoa, Softwarea eta euskara, e.a.

 

Informazio gehiago

Acciones de Documento