Usted está aquí: Inicio Albisteak Prentsaurrea. 12.000 langile baino gehiago birziklatu dira 2009an Ikaslan Gipuzkoaren zentroetan

Prentsaurrea. 12.000 langile baino gehiago birziklatu dira 2009an Ikaslan Gipuzkoaren zentroetan

30/11/2009

Krisia dela eta, heziketa-ikastaroen eskariak gora egin du nabarmen Lanbide-Heziketako (LH) zentro publikoetan. 2006az gero, Etengabeko Prestakuntza eta Lanerako Prestakuntzarako ikastaroen eskaintza bikoiztu egin da. Prestakuntza ezinbestekoa da egungo egoera ekonomikoari aurre egiteko.

Donostia, 2009ko azaroaren 30ean

 

Gora egin du nabarmen 2009an Ikaslan Gipuzkoak, Lanbide Heziketako Institutu Publikoen Elkarteak, Etengabeko Prestakuntzarako –lanean ari diren langileentzat- eta Lanerako Prestakuntzarako –langabetuentzat eta ERE prozesuetan daudenentzat- heziketa-ikastaroak egiteko jasotako eskaera kopuruak.

 

Lanbide-Heziketako zentro publikoek enpresa gipuzkoarrekin harreman estua dutenez, badakite ze behar dituzten eta horiek asetzen saiatzen dira. Horretarako, krisiaren ondorioei aurre egiteko gaitasun egokiak eta beharrezkoak ematen dizkiete ikasleei kalitatezko prestakuntzari esker.

 

Lanbide-Heziketako 22 institutu ditu Ikaslan Gipuzkoak. 23 familia profesional irakasten dituzte Hasierako Prestakuntzan (16 eta 20 urte arteko ikasleak), Etengabeko Prestakuntza lanean dauden langileentzat eta Lanerako Prestakuntza langabetuentzat. 2009an, 12.000 langile –lanean ari direnak eta langabeak- baino gehiago birziklatu dira Ikaslan zentroetan. 2006az gero, bai ikastaro-kopurua bai izen-emateak bikoiztu egin dira.

 

Ikaslan Gipuzkoak eskaintzen dituen ikastaroek honako erakunde hauen laguntza jasotzen dute: Eusko Jaurlaritzako Lanbide-Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hobetuz, Lanbide, INEM eta Gipuzkoako beste hainbat instituzio eta enpresa.

 

Acciones de Documento
Prentsaurrea. 12.000 langile baino gehiago birziklatu dira 2009an Ikaslan Gipuzkoaren zentroetan

Iñaki Larrañaga eta Patxi Vaquerizo