Hemen zaude: Hasiera Zer da Ikaslan Laneki

Laneki

— etiketak: ,

LANEKI Elkartea (Lanbide Heziketa indartu eta hobetzeko Elkartea) Ikaslan Gipuzkoa, laneki.jpgIkaslan Bizkaia, Ikaslan Araba eta Hetel Elkarteen artean sortu zen 2003.urtean. Gaur egun, kudeaketa orokorra Ikaslan Gipuzkoako bulegotik eramaten da.

Proiektu honen barne, lanbide heziketako ziklo formatiboetan erabiltzeko material didaktikoak euskeratzeko plana ikastetxeak eskuragarri izan dezaten, Eusko Jaurlari-tzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin hitzarmena sinatu zen. 2005. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundia ere sartu zen egitasmoaren bultzatzaile lez.

Jasotako dirulaguntzari esker, 2007-2008 ikasturtea bukatzera goazenean, 19 lanbide familiko 310 material ezberdin dago landua, itzulia, maketatua eta www.jakinbai.com/lanbideki zintzilikatua behar duen guztiak dohainik eskuragarri izan dezan. 2008 urtea amaitzerako, beste 46 ikasmaterial zintzilikatuko direla aurreikusten da.

 Laneki katalogo txikia

Bestalde, webgunean dagoen material guztia biltzen duen katalogo bat ere argitaratu da.

Dokumentuaren akzioak