Gu ta Gutarrak


AZKEN BERRIAK

Euskara batuaren bigarren jaiotza

Euskara batuaren bigarren jaiotza

OSOA, LEHIAKORRA, NAZIONALA

EUSKARA BATUAREN BIGARREN JAIOTZA

Xabier Amurizak

Osoa, leihakorra, nazionala / Euskara Batuaren bigarren jaiotza izeneko saiakera aurkeztuko du. Liburuaren eskaintzak dio:

“Euskara eguneroko lantresna dutenen artean, diskurtso handiak baino soluzio txiki bat nahiago duten guztiei”.

Izatez, soluzio ‘txiki’ bat ez ezik, soluzio handiak eta asko ematen saiatzen da, hiru atal nagusitan:

I) EUSKARAREN HUTSUNEAK. Bertan, erlatiboan, konkordantzian eta beste hainbat arlo garrantzitsutan oraindik dauden arazo larriak planteatzen eta soluzionatzen ahalegintzen da.

II) ADITZAREN FANTASIA HEROIKOA. Aditzari buruzko atal luze hau arazoen planteatzea gehiago da soluzioen eskaintza baino, nahiz eta hemen ere irizpide eta bide oso zehatz batzuk markatzen diren.

III) HIZTEGI OSOA, NAZIONALA ETA BAKARRA. Sail luze honetan, hiztegigintzako hutsune oraindik handiak eta irizpide ustez nahasiak eta okerrak planteatzen dira, oso proposamen zehatzak eginez, saiakeraren sarrerako pasarte batek dioen ildotik:

“Lehiaren lege gupidagabez baino ez bada ere, bada inguruko hizkuntzekin nahitaez konpartitu behar dugula uste dudan ondare komun oso zabal bat, gramatikak eta hiztegiak orain arte onartzen ausartu diren baino askoz zabalagoa, eta erabaki dut ez egotea hizkuntzalari, hiztegilari, gramatikari eta arauemaileen zain. Badakit bat baino gehiago aurkitzen direla nire antzeko sentieran, eta baliteke horiei ondo etortzea lan honetan planteatzen diren arazoak, eta eskaintzen diren soluzioak”.

Badira, azkenik, beste atal txiki gehigarri batzuk ere, hala nola, ZUZENTZAINDIA,SORTZAINDIA eta abar.

Liburua eskuratzeko, klikatu hemen edo bestela, email bat bidali lanku@lanku.com

Liburuan oinarritutako hitzaldi ta ikastaroen berri, hemen duzue

gehiago irakurri

Hiru, bi, zast, egizu jolas!

Bertsoa, koplak, txotxongiloak eta antzerkia uztartzen dituen emanaldia da. "Hitzen Lapurra" bertsotxongiloen jarraipena da.

Sinopsia

Zertara jolasten dira gure haurrak kalean? Zertara baliabiderik eskaintzen ez bazaie? Zertara, zertara, zertara… Lehengo harrapaketak , txabola egiteak bukatu dira.. gaur, zertan jolastu ezin asmaturik ibiliko dira Ander, Ximon eta Lide. Halako batean baina, bapatean, jeinu bat irteten da eta jolasean jarriko ditu. A ze zortea hirukote onena! Emanaldiaren funtsa horixe da neurri batean. Ikustera joango diren haurrak, ezagutu dezatela hitzekin jolasteko aukera berri bat. Koplak asmatuz, hitzak bilatuz, irudimena landuz…

Nori zuzendua: 3 – 8 urte bitartekoak

Iraupena: 45 minutu inguru

Gidoia: Manu Gomez eta Enkarni Genua

Partaideak: Ibai Esoain, Hodei Unzueta, Alex Tello

Zuzendaria: Ainhoa Alberdi

Lekua: Elkarteak, aretoak, ikastolak, frontoiak... leku itxiak zein irekiak (kontsultatu!)

gehiago irakurri

Otaño, atzerriko oroi-mina

Otaño, atzerriko oroi-mina

Pello Mari Otaño 1857ko urtarrilaren 26an jaio zen, Zizurkilgo Errekalde baserrian, eta 1910eko maiatzaren 7an hil zen, Argentinako Rosarion. Beraz, bere heriotzaren mendeurrena dugu aurten. Ospakizun garrantzitsu hori dela-eta, ekitaldi ugari eta handiak antolatu dira Zizurkilen eta Argentinan. Zizurkilgo lehenengoa Otaño, atzerriko oroi-mina izeneko emanaldia izango da apirilaren 16an, bi bertsolari ezagun horien eskutik. Egun horretatik aurrera, eskatzen den beste nonahi berritu ahal izango da.

Emanaldiak Otañoren bertsorik onenen antologia zabal bat eskaniko du (75 bertso), kantuz, hitzez eta errezitapenez. Bertsorik onenak ez ezik, bertsorik adierazgarrienak ere entzungo dira, Otañoren pentsaera eta eboluzioa agertzen dutenak. Nola, familiaz eta ideologiaz liberala izanik, nazionalismoaren onarpen publikoraino iritsi zen.

Zer ote dute Otañoren bertsoek, hain maiteak eta hain kantatuak izateko, Euskal Herri osoan? Erantzuna saio horretantxe jaso eta goza daiteke. Zerbait aurreratzekotan, ez dago dudarik atzerriko oroi-mina izan zela haren gogo-eragile indartsuena. Bere sorterriaganako sentimendu minberatua maitasun inposibleraino jaso zuena. Horregatik, Otaño, Zizurkilen ikur ez ezik, Euskal Herri osoaren erreferentzia bihurtu zen.

Emanaldi honetan Xabier Amurizak eta Anjel Mari Peñagarikanok jartzen diote ahotsa Otañoren bertsoei.

gehiago irakurri

Txapelketa nagusia 2009. DVD bikoitza

Txapelketa nagusia 2009. DVD bikoitza

2009ko Bertsolari txapelketa nagusiko DVD bikoitza eskuratu nahi baduzu, klikatu hemen eta etxean jasoko duzu!

Lehen DVDan, final laurden eta final erdietako bertsoaldi hautatuekin dago osatua

Bigarren DVDan berriz, finaleko bertsoaldiekin dago osatua.

Gozatu!!

 

gehiago irakurri

M´c TXIRRITA: Bertsoa eta raparen maitasun istorioa. Emanaldia eta DVDa

M´C Txirrita. DVDa eta emanaldia

“M´C Txirrita, Bertsoa eta raparen maitasun istorioa” DVDa, Xabier Silbeiraren lana da. DVDaz gain, emanaldi bat ere bada M´c Txirrita.

DVD: Bertsoa eta Raparen inguruko azalpenenak kontatzeaz gain, emanaldi bateko irudiak, elkarrizketak eta bestelakoez osatua dago.

Material didaktiko bat ere prestatu da DVDarekin batera, ikusi eta entzuteaz gain, bertsoa eta rapa lantzeko urratsak eta ariketak eskaintzen ditu materialean!

Emanaldia: Hasieran DVDaren zati bat irakutsiko da eta ondoren, bertsolari eta rapero aten bapateko jarduna entzun ahal izango da!

Prentsan: Gara, Berria

gehiago irakurri

Bertsoak 2009. Bertso bilduma

Bertsoa 2009

Bertsoak 2009 bilduma kalean da, bi DVDtan 35 bertsoaldi biltzen ditu eta aurten bertso jarriak ere badira antologian. Iaz hasitako bideari eutsiz, aurten ere kalean da Bertsoak 2009 bertso antologia. Hogeita hamabost bertsoaldiko uzta eman du argitara Bertsoa.com eta Lakuren arteko elkarlan proiektuak, Bertsoa.com-ek urtean zehar grabatutako saiotatik.

Bilduma osatzeko irizpide nagusiak bertsoaldiaren kalitatea eta formato, errealitate zein partehartzaile aniztasuna izan dira. Guztira 45 bertsolari etagaijartzaileren lana bildu du Bertsoak 2009 bildumak. Aurten bertso jarriei ere tartea egin diegu gure proiektuan, urteko antologian bertso jarriek ere beren tokia behar dutelakoan.

Bapateko lanei dagoekionez, Sebastian Lizasok Joxe Lizaso zendu berriari Zumaian kantatutako bertsoek zabaltzen dute lan hau. Amets Arzallusek kotxean beroak itota hildako haurrari kantatuak, Maialen Lujanbio Alkizan akosoari boteak, Aitor Mendiluzek Zegaman botatako bederatzikoak, Hamaika Bertutek egindako Kabitik plazara emanaldiko bertsoak, Unai Iturriaga eta Fredi Paiak bertso-marrazkien jolasean kantatuak BertsoZiriMarra ekitaldian… bada zer nabarmendua.

Bertso jarrietan, Argia Astakariak argitaratutako sortak ekarri ditugu, 90garren urteurrenean Victoria Eugnian kantatuak. Baita, Aitzol Barandiaranek krisiari jarriak ere, Kabitik Plazarako emanaldian.

gehiago irakurri

Olatu bat kuartelen gainetik

Olatu bat kuartelen gainetik

Xabier Amurizaren liburu berria. Eta HITZALDIA!!

Olatu bat kuartelen gainetik deritzona Joan ziren zikloko aurreko bien, Dinosauroak horizontean eta Orain ezin naiz hil izenekoen, jarraipena da. Hirugarren liburuki hau ere lehenengoan abiatutako fenomeno esplikaezin baten garapena da. Ez nola ez zergatik munduan bakarrik gelditu zen edo abandonatu zuten ez jakiteak ez du protagonista biziraun beharretik libratzen. Premia horrek Oiz mendiaren hego aldetik (Durangaldetik) ipar aldeko (Lea Artibaiko) itsasertzera darama. Lekeitio. Hemen, bere biziraupen fisikoa antolatzeagaz batera, 1960ko hamarkada aurkitzen du, diktaduraren erraietan. Euskal Herriari dagokionez, hamarkada hori eta hurrengoaren lehen zatia protagonistak gogoratzen duen arorik esplosiboena izan zen.

Eleberri honetako pasarte eta pertsonaia ugariek, garai haren islapenaz gainera, eraikuntza literario bat osatzeko gai agortezina dakarte. Adimen eta oroimen hutsean gelditu den biziraule bakarrak (beste guztiak ‘joan ziren’), gertaera egiazkoen eta asmatuen gainean, pizkunde edo ‘olatu’ politiko eta moral handi baten sorrera eta hazkundea berritzen ditu.

Liburua erosteko, klikatu hemen

Liburua, PDFan jasotzeko, klikatu hemen

gehiago irakurri

Jon Enbeitaren "hainbeste, hain gitxi" CD LANKUn salgai

Jon Enbeitaren "hainbeste, hain gitxi" CD LANKUn salgai

Jon Enbeitaren lan berria "hainbeste, hain gitxi"

Diskoa eskuratu nahi baduzu , deitu 943 260 755 telefonora eta etxera bidaliko dizugu; edo bestela klikatu hemen eta Lankuko denda digitalean sartuko zara

 

gehiago irakurri
© 2007 Lanku · Astigarraga bidea, 2,2. Oarsoaldea enpresa gunea, 8. bulegoa, 20180 Oiartzun, Gipuzkoa T. 943 260 755
A | xhtml | CSS - Adurrek garatuta