Bertsozale Elkartea
Bertsozale Elkartea
euskara castellano français english
Mapa
Orri nagusira Gune hau lehenetsi Helbideak Atala inprimatu Iradokizunak Gogokoenetan ipini
Bertsoak
Bertsolaritza
Bertso Doinutegia
Bertsozale Elkartea
Agenda
Xenpelar Dok. Zentroa
Liburutegi Digitala
Hitzetik Hortzera
Bertso Eskolak
Nor da Nor
Txapelketak
Argazkiak
Kulturartea
Lanku
Foroa
Bazkide egin
BertsoZalea
Jolasak
Prentsa Bulegoa
Estekak
Jaso Berriak
bertsoplaza.tv

Babeslea:

Bizkaiko Foru Aldundia

Abian dira bertso-udalekuak

Abian dira bertso-udalekuak
Uztailaren bostetik hamaikara Lapurdiko Kanbo herriko Xalbador Kolegioan bertso-udalekuak bete betean gozatzen ariko dira 12-14 urte arteko 46 gaztetxo. Raftinga, frontoiko jolasak, mendi irteerak, Amets Arzallus eta Onintza Enbeitarekin bertso afaria eta Oskar Estangarekin kantagintza lantzea dute astean zehar burutuko duten plana. Ederra benetan.

Hemen eskegita dagoen bideoan nabaritzen denez, asialdiaz euskaraz eta lagunartean gozatzea da bertso-udalekuen helburua.

Ahoa bete hots jardunaldiak uztailaren 22tik 24ra

Ahoa bete hots jardunaldiak uztailaren 22tik 24ra
Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta Mintzola Fundazioak "Ahoa bete hots" jardunaldiak antolatu ditugu ahozkotasunaren harira.

Kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan euskararen ahozko gaiez eginiko gogoetak bildu eta esperientziak jasotzea da helburua, etorkizunera begirako gakoak zeintzuk izan daitezkeen ikusteko.

Jardunaldian parte hartuko duten adituen zerrenda luzea da: Piter Ansorena, Gorka Tolosa, Itziar Rekalde, Miren Ibarluzea, Joan Kruz Igerabide, Julian Beloki, Antton Luku, Jose Angel Irigaray eta Lorea Agirre.

Uztailaren 22, 23 eta 24an izango dira jardunaldiak Villabonako Subijana Etxean, Mintzola Fundazioaren eta Bertsozale Elkartearen egoitzan.

Izen-emateko epea ekainaren 21etik uztailaren 16ra luzatuko da.

Joxerra Garziak, Julio Sotok eta Beñat Gaztelumendik eman diote amaiera Bertsolantegiaren aurtengo edizioari

Joxerra Garziak, Julio Sotok eta Beñat Gaztelumendik eman diote amaiera Bertsolantegiaren aurtengo edizioari
Jendaurreko sormenari buruzko ikastaldiaren baitan, jende aurrean sortzen diren egoera ezberdinen aurrean hobeto komunikatzeko teknikak eta estrategiak izan ditu hizpide komunikazioan aditua den Joxerra Gartziak, eta, teoriak praktikara ekarri dituzte bertaratutako ikasleek. Baita Julio Soto eta Beñat Gaztelumendi bertsolariek ere. Ikastaroan parte hartu ondoren, amaiera emateko antolatu den bertso bazkarian ikastaroan ikusi eta landutako gaiak eta ariketak proposatu baitizkie gai-emaileak.

Andoni Egaña: "Mugak sormenerako mesedegarriak izan daitezke"

Andoni Egaña: "Mugak sormenerako mesedegarriak izan daitezke"
UEUko udako ikastaroen baitan, "Bertsormena. Landu sormenaren alderdi komunikatiboa" ikastaroari hasiera ematearen ardura izan du Andoni Egaña bertsolariak eta ideia berri bati eutsi dio: ipuingintza, zutabegintza eta bertsogintza alderatu ditu. Hiru diziplina horien bitartez ideien printza bat soilik marrazten dela azpimarratu du Egañak, eta sormena lantzeko moduan, uste baino antzekotasun handiagoa dutela nabarmendu du.

Basarri bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea uztailaren 16an amaituko da Basarri bertsopaper lehiaketan parte hartzeko epea uztailaren 16an amaituko da
Hona hemen parte hartzeko oinarriak.
Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2010eko ekaina Bertsozalea :: Bertsozale Elkartearen berripapera :: 2010eko ekaina
A G E N D A
uztaila
al
ar
az
oe
oi
la
ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
San Ferminetako bertso-saioa
Plaza zaharrean, LESAKA.
2010-07-07, 19:00

Ikusi berriak

 

Babeslea:

eun grupo - Innovación en Sistemas de Archivo y Almacenaje

 

Euskaraz bai

Bertsozale Elkartea. Mintzola Etxea. Kale Nagusia 70. 20150 Villabona
T. (00) (34) 943 69 41 29 / F. (00) (34) 943 69 30 41 / bertsozale@bertsozale.com
Legezko oharra