Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Jarduerak

Ezkontzak

Ezkontzarako dantzari bila?

Jar zaitez gurekin harremanetan informazio gehiago jasotzeko edo eguna finkatzeko. Edo nahiago baduzu, deitu
657 913 492 telefonora.

Ezkontza edo omenaldi baterako dantzari bila bazabiltza, hementxe duzu aukera. Hauxe da guk eskaintzen duguna:

  • Hamar dantzarik (sei neska eta lau mutil) eta txistulari batek parte hartzen dute.
  • Eliza barruan, bi mutilek ezpata-dantza dantzatzen dute. Hala ere, aldez aurretik apaizarekin edo udaletxeko arduradunarekin adostu behar da hori; izan ere, zenbait eliza edo udaletxetan galarazita dago barruan dantzatzea.
  • Irteeran, hamar dantzariek Agurra dantzatzen dute, eta, ondoren, arku eta ezpatekin pasabide bat egiten dute.