Edukira salto egin Nabigaziora salto egin
euskara

Arkaitz Añorgako Dantzariak

Jarduerak

Dantza-eskola

Lehen Hezkuntzako 1. mailatik (6-7 urte) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. maila arteko gaztetxoak aritzen dira dantza-eskolako taldeetan. Taldeak garrantzia handia ematen die talde horiei, etorkizunean talde horietako gazteak izango baitira tradizioa hurrengo belaunaldiei irakatsiko dietenak.

Dantza-eskolan dauden bitartean, batez ere, Gipuzkoako dantzak ikasten dituzte. Gainera, dantza ikasteaz gain, aukera paregabea izaten da lagun berriak egiteko, baita egiten diren irteeretan beste herri eta dantzak ezagutzeko ere.

Gaur egun, 40 dantzari ari dira dantza-eskolan.

Ordutegia

  • Maialenen taldea: ostiraletan, 18:00etatik 19:00etara (neska txikiak).
  • Iñakiren taldea: ostiraletan, 17:00etatik 18:00etara (neska txikiak).
  • Oihanaren taldea: ostiraletan, 18:15etatik 19:45etara (neska handiak).
  • Onintzeren taldea: ostiraletan, 17:00etatik 18:00etara (hasiberriak, neskak eta mutilak).
  • Jokinen taldea: ostiraletan, 19:00etatik 20:00etara (mutilak).

Izen ematea

Urriaren lehenengo larunbatean izaten da. Antton Aiestaran kultur etxean (Añorgako zine zaharrean). Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.