Oiartzuarren Baitan logoa

Sortzaile eta egile:

Ttur-ttur logoa

Babesle:

Ttur-ttur logoa

Oiartzuarren baitan

Bideoak nola ikusi

Bideo ahalik eta kalitate handienarekin emate aldera, Flash Player izeneko osagai bat behar duzu zure nabigatzailean, bere azkeneko bertsioan (9.0.124). Honako helbide honetan eskuratu dezakezu (doanekoa da):

Bideoak zuzenean ematen dira zerbitzaritik, eskatutako pasarteari dagokion hasieratik aurrera, "streaming" modura. Berez, fitxategiak tamaina handikoak dira, 250 MB ingurukoak bataz beste, baina ez dago osorik jaitsi beharrik nahi den pasartea ikusten hasteko.


Ongi etorri "Oiartzuarren baitan" ahozko ondarearen atarira. Orrialde honen bitartez, Oiartzungo hizkera eta historiaren zati garrantzitsua ezagutzeko aukera izango duzu. Izan ere, 40 oiartzuarren lekukotza jaso dugu ikusentzuteko euskarrian eta hementxe jarri dugu denon eskura. Bilaketa sistema baten bitartez nahi duzun gaia, hiztuna, hizkuntza ezaugarri edo beste edozer datu bilatu, eta ikusi eta entzuteko aukera izango duzu klik bakarrean.

"Oiartzuarren Baitan" proiektuaren sortzailea eta egilea Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunea izan da eta Oiartzungo Udalak hasieratik eta ehuneko ehunean babestu eta finantzatu du. Txoko hau aprobetxatu nahi dugu bide-lagun izan ditugunei eskerrak emateko: Badihardugu euskara elkarteari, antzeko lanetan esperientzia duten oiartzuarrek osatutako Aholkulari Batzordeko kideei eta proiektu honetan aholkatu, lagundu, animatu eta modu batera zein bestera parte hartu duzuen guztioi. Eta nola ez, beren etxeko ateak zabaldu dizkiguten elkarrizketatuei eta hauen senideei.