Euskaltube.com Videweb09 jardunaldietan

Arraytxiki Web Laborategiaren produktuetako bat, bideoak partekatzeko euskarazko lehenengo ataria, Videoweb09 jardunaldietan izan zen joan den larunbatean.

Videoweb09 bideoblogintza lantzeko topaketa da, eta bertan hainbat blogari, enpresa, sortzaile eta abar elkartu ziren ezagutza partekatu eta elkarren berri izateko.

Rosa Jimenez Canok aurkezpenen bideoak grabatu zituen, horien artean Euskaltubeko sortzaile eta administratzaile eta Arraytxiki Web Lab-eko kide Haritz Rodriguezek egindakoa.

Hemen behean duzue ikusgai:


EuskalTube from Rosa Jiménez Cano on Vimeo.

Komentatu