zergatik arraytxiki?

Izen honek hainbat gauza iradoki ditzake. Esaterako, euskal kostaldean aski ezaguna den izena da arraitxiki, batez ere arrantzaleen artean. Arraitxikiak espezie ezberdinetako tamaina txikiko arrainak dira eta hori da Euskal Herriko kaleko hizkeran ematen zaien deitura generikoa. Aniztasunaren kutsua badu, beraz.

Gainera, izenak dioen bezala, ez dira arrain handiak. Arraytxiki ere ez da enpresa handi bat, norbanakoen indarren batuketaren ondorioz eraginkorrago izan nahi duen bilgunea baizik. Eta, jakina, laborategi honek Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien alorrean egiten du lan. Horregarik dago idatzita Array “y” grekoarekin eta ez latinoaarekin. Informatikariek jakingo dutenez, beren jardunean asko erabiltzen den bektorea baita “array”.

Arraytxiki, beraz, kontzeptu horiek guztiak biltzen dituen izena da: Teknologia, asoziazioa, ikerketa, laborategia, komunikazioa, euskara, Euskal Herria, internet, indarren metaketa…. Eta hori guztia irudikatzeko, hemen goian ikus dezakezuen arrain sinpatiko hau logo gisa erabiltzea erabaki dugu.