Posts Tagged ‘arraytxiki’

Arraytxiki eta Publikatu, Bazkarian

Joan den ostiralean, urtarrilak 16, Gorka Julio eta Haritz Rodriguez Arraytxiki Web Laborategiko arduradunak Bazkaria 2009 bilkuran izan ginen, networking pixka bat egin eta bide batez geure egitasmoak aurkezteko,
Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu.com iragarki zerbitzua aurkeztu genituen, ehun lagun ingururen aurrean, eta aurkezpenaren ostean (bazkaldu bitartean) jasotako iritziei erreparatuta, harrera oso ona izan zutela esango [...]

Aurkezpen multimedia KMKn

Hemen ikus ditzakezuenak Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu iragarki zerbitzuaren prentsaurreko/blogariaurrekoan erabilitako aurkezpena eta Koldo Mitxelena Kulturuneak streaming bidez emititu, grabatu eta editatutako bideoa dira:
Arraytxiki Aurkezpena

View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: arraytxiki publikatu)

Publikatu.com iragarki sarearekin aurkeztu du bere burua Arraytxiki Web Laborategiak

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Arraytxiki Web Laborategia izeneko egitasmo berria eta bertatik jaiotako Publikatu.com iragarki zerbitzua. Laborategiko arduradun Gorka Juliok eta Haritz Rodriguezek eman dituzte azalpenak prentsaurrekoan.
Juliok Arraytxiki.com izeneko egitasmoa aurkeztu du eta Rodriguezek, berriz, laborategitik irten den lehenengo produktuaren berri eman die bertaratu diren kazetari eta blogariei, hain zuzen ere, Publikatu.com [...]

Akuariuma: Arraytxikirekin batera ostatu hartutako egitasmoak

Geure akuariumean arraitxiki gehiagorentzako tokia ere badago. Esan nahi baita, Arraytxiki ostatu hartuta dagoen zerbitzarian badagoela beste webgune batzuentzako tokia ere.
Webgune bat sortzeko ideiarik baduzu, geure akuariumean har dezakezu ostatu, dohainik! Bidali iezaguzu zeure ideiaren zirriborroa eta aztertu ondoren erabilgarria izan daitekeela baderitzogu, ostalaritza eskainiko dizugu debalde.
Atal honetan joango gara argitaratzen Arraytxikirekin batera ostatu hartutako [...]

Garapena: Sortzen ditugun tresnen berri emateko

Garapena izeneko atalean, Arraytxiki laborategiak sortzen dituen tresna propioen inguruko informazioa zabalduko dugu.
Gainera, dagoeneko sortuak diren tresna eta webguneen hobekuntza, aldaketa edo arazoen berri zabaltzeko txokoa ere izango da.
Arraytxiki Berrikuntza Laborategi Irekia denez, denetariko tresna teknologikoak sortzea geure xedea. Hemen jaso ahal izango dituzu horien guztien xehetasunak.

Fish&Txips: Iritziak, esperientziak, ideiak eta ezagutza partekatzeko

Arraytxikiko kideok Interneteko tresnak garatzeko orduan metatu dugun esperientzia partekatzeko bilkura egitea erabaki dugu. Hori izango da Web Laborategi honen hegatsetako bat.
Blogs&Beers edo Wikifarra ezagunen antzera, Fish&Txips elkarretaratzeak antolatu ditugu. Fish&Txips kedadaren helburua Euskal Herrian Interneten inguruan lanean gabiltzan edo gai honekiko interesa dugun arrain txikiak zuzenean komunikatzeko aukera eskaintzea da.
Beraz, hilabetero, lehenengo ostegunean, [...]