Author Archive

Arraytxiki Web Lab Nonick jardunaldietan

Arraytxiki Web Laborategiko kide Haritz Rodriguezek egitasmo hau aurkeztu zuen joan den astean Bilbon ospatutako Nonick jardunaldietan, ingelesez eta umore apur bat erabiliz.

Laborategi honetako beste kide bat, Gorka Julio, aurkezle gisa aritu zen jardunaldiotan, Gina Tonic-ekin batera.

Euro Blog Awards: Korrikaren vloga hautagai

Datorren asteburuan Bilbon egingo den Nonick jardunaldiaren baitan banatuko dira Euro Blog Awards sariak.
Bi kategoria nagusi ditu. Batetik, blog-ik onenak sarituko ditu lehiaketa honek eta, bestetik, bideoblog edo vlog onenak. Lehenengo kasuan, hizkuntza bakoitzeko hainbat blog hautatu ditu epaimahaiak, tartean euskarazkoak ere bai. Bideoblog onenari dagokionean, aldiz, ez dago hizkuntzen arteko bereizketarik.
Bada, zazpi vlog onenen [...]

Korrika, ETB3 eta Euskaltube

Korrika 16 Euskal Herri osoa zeharkatzen ari da eta euskararen aldeko lasterketaren arduradunek deia luzatu dute parte hartzaileek bideoak Euskaltuben sortutako kanal berezira igo ditzaten:euskaltube.com/korrika16
Gainera, sareratutako bideo horiek ETB3k baliatuko ditu egunero-egunero argitaratzen ari diren kroniketan barneratuz.

Mugitu.com egitasmoa ETB1en

Arraytxiki Web Laborategiko akuariumean ostatu hartutako lehen arrain txikia, Gipuzkoan garraio publikoz mugitzeko lagungarria den Mugitu.com aplikazioa, ETB1eko “Bi errepidean” saioan izan dute hizpide, “Bidaiatzeko erak” izeneko kapituluan.

DNS arazoak konponduta

Euskaltube.com webgunera sartzeko arazoak izan dituzte hainbat erabiltzailek ISP ezberdinetatik (Telefónica, Euskaltel).
Hasieran pentsatu genuen ISP horien proxyen arazoa izan zitekeela, eta konpainia ezberdinekin harremanetan jarri ginen arazoa konpondu asmoz.
Azkenean, baina, ohartu ginen Euskaltube ostatu hartuta dagoen zerbitzariaren DNSen zabalpenaren ondorioz izan zitekeela arazoa, eta Cirtex Hosting enpresarekin harremanetan jarri ginen afera konpontzeko. Eta azkar asko [...]

Euskaltube.com Videweb09 jardunaldietan

Arraytxiki Web Laborategiaren produktuetako bat, bideoak partekatzeko euskarazko lehenengo ataria, Videoweb09 jardunaldietan izan zen joan den larunbatean.
Videoweb09 bideoblogintza lantzeko topaketa da, eta bertan hainbat blogari, enpresa, sortzaile eta abar elkartu ziren ezagutza partekatu eta elkarren berri izateko.
Rosa Jimenez Canok aurkezpenen bideoak grabatu zituen, horien artean Euskaltubeko sortzaile eta administratzaile eta Arraytxiki Web Lab-eko kide Haritz [...]

Blogs&Kebabs

Joan den ostegunean Fish&Txips bilkura egin genuen Donostiako Doka kafe antzokian.
Fish&Txips bezala hasi zena (garagardoak eta patatak ez ziren falta izan) azkenean Blogs&Kebabs bilakatu zen.
11 lagun elkartu ginen orotara, nahiz eta afaltzera bederatzi bakarrik geratu. Hurrengoan, Blogs&Txotx bat egiteko proposamena luzatu du inork.
Ostiralean Cadius bilkura egin zen CEMEI-n, eta gonbidatuak izan baginen ere, arrazoi ezberdinengatik [...]

LostinBilbao kanala Euskaltuben

LostinBilbao web bidezko telebistak kanala ireki berri du bideoak euskara hutsez partekatzeko Euskaltube webgunean. Aurki, astero-astero hasiko dira sareratzen euskarazko saioak: LostinBilbao kanala Euskaltuben.
Mementuz orain arteko bideo batzuk ikus ditzakezue kanalean. Eskerrik asko Rubeni eta LostinTVko lantalde guztiari!.

Puntueus elkartearen aurkezpena

Arraytxiki Web Laborategiak ikusmin handiz jarraitu du Puntueus Elkartearen sorrera.
Albiste oso ona da euskara eta euskal kulturarentzat Interneten, eta .eus domeinua lortu arte orain artean bezala lanean jarraitzea da geure eginbeharra. Bizirik eta indartsu dagoen komunitatearen isla izango da .eus, edo ez da deus izango. Beraz, orain denoi atxikimendua agertzea dagokigu eta esan bezala, lanari [...]

Otsailak 5, 20:00 | Fish&Txips Dokan

Datorren otsailaren bostean, osteguna, Fish&Txips bilkura egingo du Arraytxiki Web Laborategiak Donostiako Kafe Antzokian (Dokan), 20:00etatik aurrera. Etortzeko asmorik duenak post honetan iruzkina idatziz jakinaraziko baligu, askoz hobeto. Baina beti dago azken uneko ezkongaia bezala agertzeko aukera!
tagzaniapasteDoka, Donostiako Kafe Antzokia map