Puntueus elkartearen aurkezpena

Arraytxiki Web Laborategiak ikusmin handiz jarraitu du Puntueus Elkartearen sorrera.

Albiste oso ona da euskara eta euskal kulturarentzat Interneten, eta .eus domeinua lortu arte orain artean bezala lanean jarraitzea da geure eginbeharra. Bizirik eta indartsu dagoen komunitatearen isla izango da .eus, edo ez da deus izango. Beraz, orain denoi atxikimendua agertzea dagokigu eta esan bezala, lanari ekitea.

Durangon ikusi genuen aurkezpen bideoa asko gustatu zaigu, modu bisualean euskararen Interneteko presentziaren zati bat islatzen duelako. Eta jakina, zergatik ez aitortu, bideoan Arraytxiki Web Lab-eko egitasmoak diren hainbat webgune agertzen direlako ere, hala nola, Bildu.net eta Euskaltube.com. ;)

Eskerrik asko eta animo!

Komentatu