Euro Blog Awards: Korrikaren vloga hautagai

Datorren asteburuan Bilbon egingo den Nonick jardunaldiaren baitan banatuko dira Euro Blog Awards sariak.

Bi kategoria nagusi ditu. Batetik, blog-ik onenak sarituko ditu lehiaketa honek eta, bestetik, bideoblog edo vlog onenak. Lehenengo kasuan, hizkuntza bakoitzeko hainbat blog hautatu ditu epaimahaiak, tartean euskarazkoak ere bai. Bideoblog onenari dagokionean, aldiz, ez dago hizkuntzen arteko bereizketarik.

Bada, zazpi vlog onenen artean, Korrika 16-k, ETB3k eta Arraytxiki Web Laborategiko Euskaltube egitasmoak elkarlanean egindako lana hautatu dute. Nominatuta dago, beraz, hiruen artean sortu eta hainbat erabiltzailek elikatu duten esperientzia.

Epaimahaiak hautagaiak erabaki dituen arren, orain erabiltzaileak dira bozkatu behar dutenak. Facebook-eko kontua izatea beharrezkoa da horretarako. Animatzen zarete?

Komentatu