Archive for the ‘albisteak’ Category

Aurkezpen multimedia KMKn

Hemen ikus ditzakezuenak Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu iragarki zerbitzuaren prentsaurreko/blogariaurrekoan erabilitako aurkezpena eta Koldo Mitxelena Kulturuneak streaming bidez emititu, grabatu eta editatutako bideoa dira:
Arraytxiki Aurkezpena

View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: arraytxiki publikatu)

Arraytxiki eta Publikatu: Oihartzuna hedabideetan

Oraingoz, hauek dira Arraytxiki eta Publikatu egitasmoen inguruan idatzi direnak:
Berria egunkariaren edizio jarraitua.
Gara egunkariaren edizio jarraitua.
Sustatu.com agerkari elektronikoa.
Irratia.com irrati digitala.
Entzun:

Diario Vasco egunkariaren paperezko edizioan.
Itutxuloko Hitzaren paperezko edizioan.
Gorka Juliori elkarrizketa Berrian.
Kazeta.info agerkari digitalean.
Le Journal du Pays Basque paperezko edizioan.
Bizkaie agerkari digitalean.
Argia astekarian.
Iturriren blogean, euskaraz eta gaztelaniaz. Eskerrik asko Mikel!

Publikatu.com iragarki sarearekin aurkeztu du bere burua Arraytxiki Web Laborategiak

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Arraytxiki Web Laborategia izeneko egitasmo berria eta bertatik jaiotako Publikatu.com iragarki zerbitzua. Laborategiko arduradun Gorka Juliok eta Haritz Rodriguezek eman dituzte azalpenak prentsaurrekoan.
Juliok Arraytxiki.com izeneko egitasmoa aurkeztu du eta Rodriguezek, berriz, laborategitik irten den lehenengo produktuaren berri eman die bertaratu diren kazetari eta blogariei, hain zuzen ere, Publikatu.com [...]

Albisteen atala: zuzeneko informazioa

Arraytxikik bloga erabiliko du informazioa helarazteko tresna nagusi gisa.
Albisteen atalean, orotariko berriak argitaratuko dira. Koktel sinple bezain interesgarria eskaini nahi dugu, eta ondoko hauek izango dira nahasgai nagusiak: Internet, Teknologia eta Euskara.
Hiru gaiak ontzi berberean sartu, astindu, eta irakurleei edari freskagarria eskaini nahi diegu atal honetan.