Arraytxiki eta Publikatu, Bazkarian

Joan den ostiralean, urtarrilak 16, Gorka Julio eta Haritz Rodriguez Arraytxiki Web Laborategiko arduradunak Bazkaria 2009 bilkuran izan ginen, networking pixka bat egin eta bide batez geure egitasmoak aurkezteko,

Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu.com iragarki zerbitzua aurkeztu genituen, ehun lagun ingururen aurrean, eta aurkezpenaren ostean (bazkaldu bitartean) jasotako iritziei erreparatuta, harrera oso ona izan zutela esango genuke, bertaratu zirenen artean. Ekitaldiari buruz blog askotan idatzi dute, aurrez eta ondoren, eta “El País“ek ere kasu egin dio. Ez dakigu Arraytxiki eta Publikatu ez ote hain interesgarriak iruditu, edo espazio kontuagatik izango den (paperaren mugak!) ez baitituzte aipatzen ;)

Esan behar dugu antolaketa bikainaz gain jende eta egitasmo ezberdin eta berri asko ezagutzeko parada izan genuela, eta kolaborazio eskaintza mordoa jaso genuela: Besteak beste, aurki egongo da abian bideoak partekatzeko Euskaltube guneko Lost In Bilbao kanala, euskarazko bideoekin. Gainera, Publikatu.com publizitate zerbitzuko balizko bezeroak ere ezagutu genituen, askok azaldu baitzuten interesa. Laguntza eskaini zigunik ere izan zen, hala nola, EHUko irakasle Joseba A. Etxebarria Gangoitiren eskutik.

Arraytxiki Web Laborategiarengana ere gerturatu ziren egitasmo jakin bat garatu nahi duten bi lagun, eta orokorrean jende askorekin mintzatu ginen: Domain Protect, B5MHostinet, EiTB, Porpoco.es, Kulturweb, ITnet, Sareblog, Lost In TV, Agoranet, Elurnet, CodeSyntax, Plootu, Ideateca, Safecreative, Bitarlan, J1CK, Lotura eta abar luze bat.

Eskerrik asko Elurnet-eko Susi Rodriguezi argazkiak ateratzeagatik!

Komentatu