nor gara

Arraytxiki Web Laborategia gara eta bi helburu nagusi ditugu:

Batetik, sortze eta garatze prozesu berezituak izan dituzten hainbat webguneren bilgune izateko bokazioarekin jaio da Arraytxiki. Mementuz, egitasmo honek bere baitan biltzen dituen guneak hauek dira: euskaltube.com, bildu.net, txioka.net, bloginfluence.net, zerberri.com eta publikatu.com.

Bide honetan, webgune hauen guztien arteko retroelikadura edo trakzioa lantzea izango da Web Laborategiaren nagusietako bat. Izan ere, Interneteko ozeanoan, arrain txikiek bat eginda, indarrak metatuta, erronka berriei aurre egiteko aukera gehiago dutela uste baitugu Arraytxikin.

Bestetik, Euskal Herrian eta euskaraz IKT egitasmo berriak garatzeko Web Laborategia izan nahi du Arraytxiki bilguneak. Ideiak eta ezagutza partekatu eta ekimenak gauzatzeko txokoa izan nahi du, beraz. Tresna berriak sortzeaz gain, orain arte sortutakoen etengabeko hobekuntza prozesua dinamizatzeko laborategia ere izango da aurrerantzean.