Posts Tagged ‘fish&txips’

Gaur lehenengo Fish&Txips Donostian

tagzaniapasteDoka, Donostiako Kafe Antzokia map
Hilabetero, lehenengo ostegunean, 20:00etatik aurrera Donostiako Kafe Antzokian izango gara Arraytxiki ekimenaren sustatzaileak eta lagunak. Antzokiko sofa erosoetan egongo gara, tertulian, edarien laguntzarekin WiFi sarbidea Dokaren esku. Eta, osteguna izaki, bilkura ordu txikietaraino luzatzeko aukerari ez diogu muzin egingo!

Azaroak 6, 2008 20:00 Fish & Txips at Doka kafe antzokia
Lehenengo Fish [...]

Fish&Txips: Iritziak, esperientziak, ideiak eta ezagutza partekatzeko

Arraytxikiko kideok Interneteko tresnak garatzeko orduan metatu dugun esperientzia partekatzeko bilkura egitea erabaki dugu. Hori izango da Web Laborategi honen hegatsetako bat.
Blogs&Beers edo Wikifarra ezagunen antzera, Fish&Txips elkarretaratzeak antolatu ditugu. Fish&Txips kedadaren helburua Euskal Herrian Interneten inguruan lanean gabiltzan edo gai honekiko interesa dugun arrain txikiak zuzenean komunikatzeko aukera eskaintzea da.
Beraz, hilabetero, lehenengo ostegunean, [...]