Blogs&Kebabs

Joan den ostegunean Fish&Txips bilkura egin genuen Donostiako Doka kafe antzokian.

Fish&Txips bezala hasi zena (garagardoak eta patatak ez ziren falta izan) azkenean Blogs&Kebabs bilakatu zen.

11 lagun elkartu ginen orotara, nahiz eta afaltzera bederatzi bakarrik geratu. Hurrengoan, Blogs&Txotx bat egiteko proposamena luzatu du inork.

Ostiralean Cadius bilkura egin zen CEMEI-n, eta gonbidatuak izan baginen ere, arrazoi ezberdinengatik Arraytxiki Web Laborategiak ezin izan zuen bertaratu.

Ekitaldia iragartzeko Facebookeko egutegi aplikazioa erabili genuen, eta gertatutakoaren berri eman eta argazkia txertatzeko Arraytxiki Web Lab taldea ere sortu genuen.

Hemendik aurrera, blog honen bitartez ez ezik, beste tresna hori erabiliz ere komunikatuko ditugu datozen Fish&Txips, Blogs&Beers, Blogs&Kebabs, Blogs&Txotx eta bestelakoak ;)

Komentatu