Fish&Txips: Iritziak, esperientziak, ideiak eta ezagutza partekatzeko

Arraytxikiko kideok Interneteko tresnak garatzeko orduan metatu dugun esperientzia partekatzeko bilkura egitea erabaki dugu. Hori izango da Web Laborategi honen hegatsetako bat.

Blogs&Beers edo Wikifarra ezagunen antzera, Fish&Txips elkarretaratzeak antolatu ditugu. Fish&Txips kedadaren helburua Euskal Herrian Interneten inguruan lanean gabiltzan edo gai honekiko interesa dugun arrain txikiak zuzenean komunikatzeko aukera eskaintzea da.

Beraz, hilabetero, lehenengo ostegunean, 20:00etatik aurrera Donostiako Kafe Antzokian izango gaituzu Gorka Julio eta Haritz Rodriguez, Arraytxiki ekimenaren sustatzaileak. Antzokiko sofa erosoetan egongo gara, tertulian, edarien laguntzarekin ;) WiFi sarbidea Dokaren esku. Eta, osteguna izaki, bilkura ordu txikietaraino luzatzeko aukerari ez diogu muzin egingo!

Komenigarria da etorri nahi duenak blog honetan iruzkina utzita jakinaraztea, hartara bilkura eguna baino lehen inor etorriko ote den jakin dezagun. Bestalde, ostegunen batean Arraytxikiko sustatzaileek joaterik izango ez balute, atal honetan bertan utziko genuke abixua, inor ez dadin bakarrik geratu.

Datorren Fish&Txips-en ikusiko zaitugulakoan!

Komentatu