DNS arazoak konponduta

Euskaltube.com webgunera sartzeko arazoak izan dituzte hainbat erabiltzailek ISP ezberdinetatik (Telefónica, Euskaltel).

Hasieran pentsatu genuen ISP horien proxyen arazoa izan zitekeela, eta konpainia ezberdinekin harremanetan jarri ginen arazoa konpondu asmoz.

Azkenean, baina, ohartu ginen Euskaltube ostatu hartuta dagoen zerbitzariaren DNSen zabalpenaren ondorioz izan zitekeela arazoa, eta Cirtex Hosting enpresarekin harremanetan jarri ginen afera konpontzeko. Eta azkar asko ere konpondu zuten. Hau izan zen haien erantzuna:

We apologies for this inconveniences caused to you, as I flushed the firewall on our server this will solve your issue.

Arazoa konpondu ostean Twitterreko erabiltzaile ezberdinekin kontrastatu genuen, eta badirudi orain ez dagoela wegunera sartzeko arazorik. Euskaltubeko erabiltzaile bazara eta oraindik arazoak suertatzen bazaizkizu, jar zaitez gurekin harremanetan artikulu honi erantzunez edo harremanerako formularioa erabiliz.

Eskerrik asko!

Komentatu