Posts Tagged ‘aurkezpena’

Arraytxiki eta Publikatu, Bazkarian

Joan den ostiralean, urtarrilak 16, Gorka Julio eta Haritz Rodriguez Arraytxiki Web Laborategiko arduradunak Bazkaria 2009 bilkuran izan ginen, networking pixka bat egin eta bide batez geure egitasmoak aurkezteko,
Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu.com iragarki zerbitzua aurkeztu genituen, ehun lagun ingururen aurrean, eta aurkezpenaren ostean (bazkaldu bitartean) jasotako iritziei erreparatuta, harrera oso ona izan zutela esango [...]

Aurkezpen multimedia KMKn

Hemen ikus ditzakezuenak Arraytxiki Web Laborategia eta Publikatu iragarki zerbitzuaren prentsaurreko/blogariaurrekoan erabilitako aurkezpena eta Koldo Mitxelena Kulturuneak streaming bidez emititu, grabatu eta editatutako bideoa dira:
Arraytxiki Aurkezpena

View SlideShare presentation or Upload your own. (tags: arraytxiki publikatu)

Arraytxiki eta Publikatu: Oihartzuna hedabideetan

Oraingoz, hauek dira Arraytxiki eta Publikatu egitasmoen inguruan idatzi direnak:
Berria egunkariaren edizio jarraitua.
Gara egunkariaren edizio jarraitua.
Sustatu.com agerkari elektronikoa.
Irratia.com irrati digitala.
Entzun:

Diario Vasco egunkariaren paperezko edizioan.
Itutxuloko Hitzaren paperezko edizioan.
Gorka Juliori elkarrizketa Berrian.
Kazeta.info agerkari digitalean.
Le Journal du Pays Basque paperezko edizioan.
Bizkaie agerkari digitalean.
Argia astekarian.
Iturriren blogean, euskaraz eta gaztelaniaz. Eskerrik asko Mikel!

Publikatu.com iragarki sarearekin aurkeztu du bere burua Arraytxiki Web Laborategiak

Gaur aurkeztu dute Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean Arraytxiki Web Laborategia izeneko egitasmo berria eta bertatik jaiotako Publikatu.com iragarki zerbitzua. Laborategiko arduradun Gorka Juliok eta Haritz Rodriguezek eman dituzte azalpenak prentsaurrekoan.
Juliok Arraytxiki.com izeneko egitasmoa aurkeztu du eta Rodriguezek, berriz, laborategitik irten den lehenengo produktuaren berri eman die bertaratu diren kazetari eta blogariei, hain zuzen ere, Publikatu.com [...]