euskaraz · español · english · français  map du site Contacter  
Vous êtes ici:   Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria

Quoi de neuf ?

« Retourner à la page des nouvelles    

09/06/2010 - 14:22

Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuaren zuzendaria

aizpea_goenaga.jpg

Aizpea Goenaga donostiar aktore, idazle eta zuzendaria izango da Etxepare Euskal Institutuaren zuzendaria, patronatuaren eta zuzendaritza kontseiluaren erabakiz

Etxepare Euskal Institutua euskara eta euskal kultura munduan zabaltzeko arduraduna izango da.

Aizpea Goenaga Mendiola (Donostia, 1959) Irakasle Eskolan eta Arte Dramatikoan -Antzertirekin- diplomaduna da; interpretazio eta zuzendari ikasketak egin ditu, bai eta dramaturgiakoak ere (New Yorkeko HB Studio eta New School University).

Aktore moduan hainbat lanetan parte hartu du, besteak beste, Arlequino, servidor de dos amos, Pekata minuta, Dakota, Nacidos culpables, Hau paraderoa eta Arrain ontzia / La pecera. Zineman ere badu esperientziarik aktore gisa, esaterako El invierno en Lisboa eta Santa Cruz, el cura guerrillero filmetan -azken horrengatik Paco Rabal emakumezko aktore errebelazio onenaren saria jaso zuen Murtziako Zinemaldian, bai eta La gente de la Universal edo Pecata Minuta filmetan ere.

Zuzendaritza alorrean New Yorkeko Antzerkiaren Espainiako Errepertorioan hasi zen zuzendaritza-laguntzaile moduan, eta geroztik lan ugari zuzendu ditu. 1995ean, Donostia Saria irabazi zuen, Zu(t)gabe lanarekin. Gainera, 2003ko Serantes Antzerki Saria eskuratu zuen Agur Betiko lanarekin, eta 2005eko Toribio Altzaga-Euskaltzaindia Saria Santxa antzezlanagatik.

Idazle moduan, haurrentzako zenbait ipuin eta antzezlan egin ditu, bai eta helduentzako antzezlan batzuk ere.

Telebistako gidoilari eta zuzendari ere izan da hainbat telesailetan; Bernardo Atxagaren eleberrian oinarritutako Zeru horiek (Esos cielos) filma zuzendu zuen. Sukalde kontuak film luzea ere zuzendu zuen.

Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen Abbadia sariaren 2009ko edizioan epaimahaiaren kide izan zen.