euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia (EBPN) hizkuntzaren normalizazioa eskuratzen jarraitzeko plan estrategikoa da, hizkuntza-politika egiten diharduten herri-aginteei euren jarduna bideratzen lagunduko dien oinarrizko tresna.

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren helburu nagusia da euskaraz bizi nahi duten herritarrei horretarako aukerak bermatzeko behar diren hizkuntza-politikako neurriak erabakitzea eta bultzatzea. Euskal Herrian, maila pertsonalean, sozialean eta ofizialean, euskararen berreskurapen osoa lortzeko euskararen aldeko urratsak areagotzea.

Eusko Jaurlaritzak bultzatutako plan estrategiko honek hiru lan-ildo estrategiko ditu:

  • Euskararen belaunez belaun eta etenik gabe ondorengoetaratzea.
  • Erronka nagusia belaunaldi berrietako euskaldunentzat euskarazko zerbitzuen eskaintza eskolatik beste erabilera-eremuetara zabaltzea.
  • Hizkuntza eroso eta erraz hitz egiteko, etengabe elikatu.