euskaraz · español · english · français  mapa web e-mail  
Estás aquí:   Udal<>ekin

Udal<>ekin

Gipuzkoako udaletako euskara teknikariekin elkarlanean

Udal<>ekin programa Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu du 2008an, aurretik izandako Teknikari programan oinarri harturik, udal teknikariekiko elkarlana sustatu eta bideratzeko.

Udal<>ekin

Gipuzkoako udalen eta Aldundiaren artean hizkuntza normalkuntzarako lan dinamika bizkortzearekin batera, elkarlanerako tresnak indartu eta suspertu nahi ditu Udal<>ekin programak.

Inguramen horren barruan, euskararen sustapen edo normalkuntza lanetan ari diren udal teknikariei laguntza zehatza eman nahi die programak, langintza horren alderdi hauetan:

  • Prestakuntza: udal teknikarientzako prestakuntza saioak antolatuko ditu hizkuntzaren ekologiaz, diskurtsoaz, etorkinez eta abar.
  • Komunikazioa eta informazioa: Gipuzkoako udaletako euskara teknikarien intranet sareari baliagarritasuna emango dio programak, informazioa, esperientzia eta praktika onak trukatuz eta hedatuz. Aldi berean, zaintza teknologikoa bideratuko du: inguruko informazioa jaso, hautatu eta ustiatu.
  • Esperientzien elkartrukea: Praktika komunitateak antolatuko dira, antzeko kezka eta interesak dituzten kideek osatuak, parte hartze aktiboa eta kideen arteko elkartrukea bultzatuz, eta eguneroko zereginetara bideratuta. Era berean, intranet sarea euskara teknikarien arteko elkartrukea bultzatzeko erabiliko da. Kirolaren esparruan euskararen erabilera normalizatzeko lanen koordinazioko lan mahaiaren zereginak sustatuko dira.
  • Ikerkuntza: etorkinen integrazioari buruzko azterketa kualitatibo bat egingo da Udal<>ekin programaren barruan, bizitza historiak, elkarrizketak eta eztabaida taldeak erabilita.

Argibide gehiago:
Udal<>ekin programaren aurkezpena