euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2008-2009

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2008-2009

Koldo Mitxelena Kulturunean banatu dira Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea literatur lehiaketen sariak, 2009ko ekainaren 12an.

Gipuzkoar gazteen artean literatura irakurtzeko zaletasuna piztea eta, bide batez, idazle berrien harrobia lantzeko xedez egiten dira programa hauek, 2000. urteaz geroztik. Antolamendu lanak Galtzagorri Elkarteak egiten ditu, Aldundiarekin duen hitzarmenari esker.

Liburu Gaztea lehiaketan parte hartu dute 2008-2009 ikasturtean Gipuzkoako 35 ikastetxeetako 3.399 ikaslek. Guztien artean, bozketa bidez hautatu dituzte aurtengo liburu gazteak:

Bestalde, Idazle Gaztea lehiaketan 88 lan aurkeztu dira, poesian eta narrazio laburretan. Horietatik, irakurleek www.idazlegaztea.org webgunean egindako bozketaren bidez, irabazle hautatuak izan dira:

  • Narrazioetan, A kategorian (DBHko lehen zikloa): Mikel de Alba Ruiz «Galtzerdi ero baten abenturak» (Toki Alai Ikastola), Ixabel Arbide «Negar egin nahi duzunean » (Elizalde BHI) eta Itziar Hernandez «Nire erabakia» (Axular Lizeoa).
  • Narrazioetan, B kategorian (DBHko bigarren zikloa): Uxue Agirre «Erretratu istorioa» (Aranzadi Ikastola), Amaia Muguruza «Hiru aste badirela» (Pasaia Lezo Lizeoa) eta Elene Etxaniz «Taupadak» (Aranzadi Ikastola.
  • Poesian, A kategorian: Leire Ganzarain «Zer gertatzen zait?» (La Salle Berrozpe Ikastetxea), Andoni Alonso «Zure suaren amaiera» (La Salle Berrozpe Ikastetxea) eta Mikel Ezeiza «Leiho aurrea» (La Salle Berrozpe Ikastetxea).
  • Poesian, B kategorian: Lierni Tello «Joan dira betirako» (Haurtzaro Ikastola), Jokin Arbelaitz «Esnatzeko gogorik gabe» (Haurtzaro Ikastola) eta Jon Atxaga «Nire garunaren bihurguneak» (Haurtzaro Ikastola).

Argibide gehiago: