euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2005-2006

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2005-2006

Koldo Mitxelena Kulturunean banatu dira Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea literatur lehiaketen sariak.

Sari hauen helburua da gipuzkoar gazteen artean literatur liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea eta, bide batez, idazle berrien harrobia lantzea. Antolamendu lanak Galtzagorri Elkarteak egiten ditu, Aldundiarekin duen hitzarmenari esker.

Liburu Gaztea lehiaketan parte hartu dute 2005-2006 ikasturtean Gipuzkoako 47 ikastetxeetako 4.434 ikaslek. Guztien artean, bozketa bidez hautatu dituzte aurtengo «liburu gazteak»:

Bestalde, Idazle Gaztea lehiaketan 112 lan aurkeztu dira, poesian eta narrazio laburretan. Horietatik, irakurleek www.idazlegaztea.org webgunean egindako bozketaren bidez, irabazle hautatuak izan dira:

  • Narrazioetan, A kategorian: Asier Rufo («Ostadarreko harribitxiak», Orereta ikastola, Errenteria), Iker Lizeaga («Lagun miragarria», Aita Larramendi ikastola, Andoain) eta Amaia Azketa («Azken jauzia», Oianguren, Ordizia).
  • Narrazioetan, B kategorian: Mikel Mancisidor («Etsaia Etxean!», Aita Larramendi ikastola, Andoain), Ander Lopez («Bailararen itzala», La Salle Berrozpe, Andoain) eta Maialen Albistur («Monastegitik Finisterrerantz», Aita Larramendi ikastola, Andoain).
  • Poesian, B kategorian: Izar Azpiroz («Zenbat Min», Haurtzaro Ikastola, Oiartzun), Aizpea Makuso («Zu gabe», Haurtzaro Ikastola, Oiartzun) eta Nerea Vallejo («Nire bakardadean murgildurik», Haurtzaro Ikastola, Oiartzun).

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2005-2006 ekitaldiko txosten osoa irakur dezakezu (PDF formatuan).

Argibide gehiago:

Galtzagorri Elkarteak
www.idazlegaztea.org