euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2004-2005

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2004-2005

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian banatu dira Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea literatur lehiaketen sariak.

Sari hauen helburua da gipuzkoar gazteen artean literatur liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea eta, bide batez, idazle berrien harrobia lantzea. Antolamendu lanak Galtzagorri Elkarteak egiten ditu, Aldundiarekin duen hitzarmenari esker.

Liburu Gaztea lehiaketan parte hartu dute 2004-2005 ikasturtean Gipuzkoako 51 ikastetxeetako 4.865 ikaslek. Guztien artean, bozketa bidez hautatu dituzte aurtengo «liburu gazteak»:

Bestalde, Idazle Gaztea lehiaketan 93 lan aurkeztu dira, poesian eta narrazio laburretan. Horietatik, irakurleek www.idazlegaztea.org webgunean egindako bozketaren bidez, irabazle hautatuak izan dira:

  • Narrazioetan, A kategorian: Jon Gaztañaga («Nire egunerokoa»), Mikel Manzisidor («A ze ezustekoa!») eta Gotzon Manzisidor («Dragoiaren erresuma»), hiruak Andoaingo Aita Larramendi ikastolakoak.
  • Narrazioetan, B kategorian: Dorleta Huitzi («Zergatik da bizitza horrelakoa», La Salle Berrozpe, Andoain), Amaia Jauregi («Egiaren bila», Oianguren Ikastetxea, Ordizia) eta Maider Altuna («Sentimendu eza», Oianguren Ikastetxea, Ordizia).
  • Poesian, B kategorian: Naiara Izagirre («Zigarro Bildua», Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia), Olatz Mitxelena («Ametsen Bidaide», Haurtzaro Ikastola, Oiartzun) eta Garazi Ansa («Oroitzapenetan murgildurik», Haurtzaro Ikastola, Oiartzun).

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2004-2005 ekitaldiko txosten osoa irakur dezakezu (PDF formatuan).

Argibide gehiago:

Galtzagorri Elkarteak
www.idazlegaztea.org