euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Liburu Gaztea lehiaketaren oinarriak

Liburu Gaztea lehiaketaren oinarriak

  1. Ikastetxean, parte hartzen duten ikasgela guztiek dute botoa emateko aukera.
  2. Talde bakoitzak dagozkion lau liburuak irakurri behar ditu.
  3. Ikasle bakoitzak irakurri dituen lau liburuen artean gehien gustatu zaiona aukeratuko dute. Horri emango diote botoa. Irakasleak egingo du ikasgela bakoitzari dagokion boto zenbaketa eta Galtzagorri Elkartera igorriko du.
  4. Emandako puntuaketa Galtzagorri Elkarteari iritsarazi behar zaio, jaso duten bozkatze orria behar bezala beteta.
  5. Jasotako bozkatze orrien artean puntu bilketa egingo da, zein izen den liburu bozkatuena erabakitzeko.
  6. Liburu Gaztea sarian parte hartu duen ikastetxe bakoitzak epaimahaikide izan dela ziurtatzen duen agiria jasoko du. Horrez gain, partaide izan diren eskola guztien artean Parisera 5 eguneko bidaia 30 ikaslerentzat (gehi bi irakasle) eta 50 liburuko 2 sari zozketan jarriko dira.
  7. Bozkatuen izan diren liburuen idazleek aipamen berezia eskuratuko dute, Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den sari banaketa ekitaldian.
  8. Bozketa orriak jasotzeko epea ezarriko da urtez urte. Data horren ondoren jasotako orriak ez dira kontuan hartuko eta ikastetxe horiek ez dute parte hartuko sarien zozketan.
  9. Liburu Gaztea sariaren irabazlea Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den prentsaurrekoan ezagutaraziko da, sari banaketa ekitaldian.