euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2003-2004

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2003-2004

Gipuzkoako Foru Aldundiaren jauregian banatu dira Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea literatur lehiaketen sariak.

Sari hauen helburua da gipuzkoar gazteen artean literatur liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea eta, bide batez, idazle berrien harrobia lantzea. Antolamendu lanak Galtzagorri Elkarteak egiten ditu, Aldundiarekin duen hitzarmenari esker.

Liburu Gaztea lehiaketan parte hartu dute 2003-2004 ikasturtean Gipuzkoako 46 ikastetxeetako 4.949 ikaslek. Guztien artean, bozketa bidez hautatu dituzte aurtengo «liburu gazteak»:

Bestalde, Idazle Gaztea lehiaketan 93 lan aurkeztu dira, poesian eta narrazio laburretan. Horietatik, irakurleek www.idazlegaztea.org webgunean egindako bozketaren bidez, irabazle hautatuak izan dira:

  • Narrazioetan, A kategorian: Mikel Manzisidor Iztueta («Zapata baten maitasuna»), Maite Huerta Leunda («Munduko bidairik ederrena») eta Amaia Martinez («Amaren maitasunaren garrantzia»).
  • Narrazioetan, B kategorian: Joana Azketa Matxain («Iluntasunaren gatibu»), Lohitzune Puy Azurmendi («Beti elkarrekin») eta Garazi Azurmendi Apalategi («Iluntasunean murgildurik»).
  • Poesian, B kategorian: Naiara Izagirre Uranga («Zigarro Bildua»), Olatz Mitxelena Larreta («Ametsen Bidaide») eta Garazi Ansa Arbelaitz («Oroitzapenetan murgildurik»).

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2003-2004 ekitaldiko txosten osoa irakur dezakezu (PDF formatuan).

Argibide gehiago:

Galtzagorri Elkarteak
www.idazlegaztea.org