euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Idazle Gaztea lehiaketaren oinarriak

Idazle Gaztea lehiaketaren oinarriak

Norentzat

Lehiaketan parte hartzerik izango dute Gipuzkoako ikastetxeetan Derrigorrezko Bigarren hezkuntzan ari diren ikasleek.

Sailak

Lehiaketak bi sail izango ditu: narrazio laburrak eta poesia. Ikasle bakoitzak gehienez lan bana aurkez dezake sail bakoitzean.

Narrazio laburretan gehienez 3 orrialdeko (6000 bat letragune) lanak onartuko dira. Poematan, gehienez 90 lerroko lanak.

Kategoriak

Lehiaketaren sail bakoitzean bi kategoria bereziko dira: A kategoria, DBHko lehen zikloko ikasleena; B kategoria, DBHko bigarren zikloko ikasleena.

Lanak aurkezteko era

Lehiaketan parte hartzeko idazlanak ikastetxeak aurkeztu behar ditu, ikasleen izenean. Ikasgela bakoitzetik gehienez 5na idazlan onartuko dira sail bakoitzean.

Idazlanak aurkezteko epea urtez urte zehaztuko da.

Lan guztiak goitizen batez izenpetuko dira, baina bidaltzerakoan egilearen izen-deiturak, ikastetxearen izena eta ikasmaila ere azaldu behar dira. Datu horiek isilpean gordeko dira sarien erabakia aditzera eman arte.

Idazlanak posta elektronikoz bidali behar dira helbide honetara: idazlegaztea@idazlegaztea.org

Hautapena

Jasotako lan guztien artean 10 lan hautatuko dira sail eta kategoria bakoitzean. Hautapen batzordea osatuko dute Galtzagorri Elkartearen lau ordezkarik.

Bozketa

Batzordeak hautatutako lanak idazle gaztearen web orrian agertuko dira (www.idazlegaztea.org), martxoaren hasieratik aurrera.

Webgunean sartzen diren irakurleek botoa emanez aukeratuko dituzte sail eta kategoria bakoitzeko hiru lan irabazleak. Pertsona bakoitzak boto bakarra emateko eskubidea izanen du.

Sariak

Idazleentzat: lehiaketako sail eta kategoria bakoitzean sari nagusi bat eta bi sari osagarri izango dira, Gipuzkoako Foru Aldundiak emanak.

Irabazleen lanak Galtzagorri Elkarteko webgunean argitaratuko dira.

Irakurleentzat: bozketan parte hartutako irakurleen artean sari bat zozketan jarriko du Gipuzkoako Foru Aldundiak.

Saridunak «Liburu Gaztea» programaren barruan Gipuzkoako Foru Aldundian egingo den saioan emango dira aditzera.