euskaraz · español · english · français  web map feedback  
You are here:   Liburu gaztea »  Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2006-2007

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2006-2007

Koldo Mitxelena Kulturunean banatu dira Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea literatur lehiaketen sariak.

Sari hauen helburua da gipuzkoar gazteen artean literatur liburuak irakurtzeko zaletasuna piztea eta, bide batez, idazle berrien harrobia lantzea. Antolamendu lanak Galtzagorri Elkarteak egiten ditu, Aldundiarekin duen hitzarmenari esker.

Liburu Gaztea lehiaketan parte hartu dute 2006-2007 ikasturtean Gipuzkoako 38 ikastetxeetako 4.468 ikaslek. Guztien artean, bozketa bidez hautatu dituzte aurtengo liburu gazteak:

Bestalde, Idazle Gaztea lehiaketan 170 lan aurkeztu dira, poesian eta narrazio laburretan. Horietatik, irakurleek www.idazlegaztea.org webgunean egindako bozketaren bidez, irabazle hautatuak izan dira:

  • Narrazioetan, A kategorian (DBHko lehen zikloa): Iker Lizeaga «Astroen amodioa» (Aita Larramendi, Andoain), Aitor Carrera «Jon, lagunak eta ideiak» (La Salle Berrozpe, Andoain), eta Jon Urrutia «Aitaren kontu zaharrak» (La Salle Berrozpe).
  • Narrazioetan, B kategorian (DBHko bigarren zilkoa): Mikel Manzisidor «Krak!» (Aita Larramendi, Andoain), Garazi Usandizaga «Magtre» (Aita Larramendi), eta Ainhoa Mariezkurrena «Maite zaitut» (Pasaia-Lezo Lizeoa).
  • Poesian, A kategorian: Ander Rabano «Uste baino okerrago» (La Salle Berrozpe), Imanol Iraola «Nire txoria» (La Salle Berrozpe), eta Eneritz Dueso «Olerkia» (Txingudi BHI, Irun).
  • Poesian, B kategorian: Mikel Manzisidor «Idazten» (Aita Larramendi), Aitor Garcia «Zure irrifarra ikusteagatik» (La Salle Berrozpe), eta Iraitz Ugalde «Malkoetan amesten» (Lezo Ikastola).

Nabarmendu beharra dago Mikel Manzisidor andoaindarrak narrazioan nahiz poesian irabazi duela lehen saria.

Liburu Gaztea eta Idazle Gaztea 2006-2007 ekitaldiko txosten osoa irakur dezakezu (PDF formatuan).

Argibide gehiago:

Galtzagorri Elkarteak
www.idazlegaztea.org