2009ko ekainaren 22a, astelehena

EMUN bisitatzera etorri dira Kataluniako 7dquatre enpresako kideak

Joan den astean Euskal Herrian izan dira David Vila i Ros eta Marina Sagarra i Ruiz. Biak 7dquatre enpresako kideak dira. Enpresa aurreko urte bukaeran sortu zuten Herrialde Katalanetan arlo sozio-laboralean hizkuntza aholkularitza emateko asmotan.

Euskal Herrira egindako bidaiaren helburu nagusia EMUN Koop.E-n. egiten dugun lana ezagutu eta hemen ikasitakoa beraien errealitatera egokitzeko aukerak aztertzea izan da.

Atzo, EMUNen aurkezpen orokorra egin ostean, arratsaldean, Kalitatea Fundazioko euskara plana ezagutzeko aukera izan zuten. Oso aurkezpen interesgarria egin zuten EMUNeko teknikari Txerra Rodriguez eta Kalitateko koordinatzaile Angel Rochak.

Gaurkoan, EMUNen euskara planen diseinu eta inplementazioak egiteko metodologia zehatzago ikusteko eta aztertzeko aukera izan dute, I+G+Bko teknikari eta proiektu arduradunen laguntzarekin. Goiz erdian, David eta Marinak beraien esperientziaren berri eman digute. 7dquatre enpresako kideak izateaz gain, tallers per llengua-ko dinamizatzaileak ere badira. Tailerrak ematen duten esperientzia jasotzeko eta guk ere TELPetan dauzkagun hobekuntza beharrak kontrastatzeko aprobetxatu dugu. Aurrerantzean, elkarlanerako bideak zabalik utzi ditugu, TELP tailerrak hobetzen joateko.

Bisita amaitzeko, Aretxabaletako Copreci kooperatibako euskara plana bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. 600 langileko enpresa batean EMUNek nola lan egiten duen eta zuzeneko langileena nola iristen diren ikusteko aukera izan dute.

EMUN eta 7dquatre-ren arteko lehen harremana izan da eta aurrerantzean hizkuntza normalizazioaren bidean elkarrekin aurrerapauso handiak egin ditzakegula aurreikusten dugu. Bideak zabalik utzi ditugu …

Bidaltzailea: Emun. 15:27 Atalak: Albisteak | Permalink | Erantzunak (1)

Erantzunak

Re: EMUN bisitatzera etorri dira Kataluniako 7dquatre enpresako kideak

David Vilak ere bere blogean egin du bisitaren kronika

Bidaltzailea: lantalan Noiz: 2009.06.29 10:18

Erantzun